
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias
Estatuko ekoizpenik onenari ematen zaion sari hau deialdi irekikoa da eta 7.000 €-ko saria eta Film Commission kolaboratzailearentzat aipamena eskaintzen ditu. Sarirako hautagaitzak onartzeko epea ekainaren 30era arte egongo da zabalik. Beren filmaketekin eszenatoki bihurtzen dituzten hirietan enplegu eta negozio aukerak sorrarazten dituzten ikus-entzunezko ekoiztetxeen lana saritzea du helburu sari honek, eta 2023ko irailaren 27an banatuko da.
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias
Horrek % 22ko igoera ekarri du, 2021arekin alderatuta. 68 proiektu "Film Commision"-ekin lankidetzan filmatu ziren (56, 2021. urtean). Horietatik 5, film luzeak izan ziren; eta beste 5, estatuan eta nazioartean banatutako telesailak. Gure bulegoak proiektu horiei eman zien laguntza 145 baimen eskaera (99, 2021ean) izapidetuz gauzatu zen, eta proiektu horietako 134 (88, 2021. urtean) burutu ziren azkenean. Gipuzkoan aitortutako inbertsioa 13,1 milioi eurokoa izan zen, 2021ean baino % 90 gehiago; eta proiektuen gutxi gorabeherako aurrekontua, guztira, 79,2 milioi eurokoa izan zen.
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias
Igor Salutregi zinemagilearen film labur honek irabazi zuen Oihua! ekimenaren bigarren edizioaren gidoi onenaren saria. 2019an jaio zen ekimen honen helburua da 35 urtera arteko sortzaile berrien artean euskaraz egindako fantasiazko generoa sustatzea. Ekimena Donostia Kulturak, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission erakundeek (Donostia Sustapenak sortua eta Donostiako Udalaren Ekonomia Garapen Zinegotzitzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura Sailaren mendekoa den bulegoa) antolatzen dute.
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias
Gipuzkoan grabatutako ikus-entzunezkoen ekoizpenen atalean, Iciar Bollainen “Maixabel” filmak jaso du aipamen berezia Quién lo impide filmak irabazi du XI. San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission Saria. Jonás Truebak zuzendutako ikus-entzunezko ekoizpena dokumentalaren, fikzioaren eta testigantza-erregistroaren arteko nahasketa bat da, eta Ilusos Films ekoiztetxearen produkzioa eta Madrid Film Officen lankidetza izan ditu. Saria Donostiako Udalak sustatzen du, Ekonomia Garapeneko Zinegotzigoaren eta Donostiako Sustapenaren bitartez, baita Gipuzkoako Foru Aldundiak ere, Kultura Departamentuaren bitartez. Sari honen bidez ...
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias
Irailaren 23an emango da ezagutzera saria, Zinemaldiarekin batera. Hamaikagarren edizio honetako luzemetrai finalistak 5 dira eta, gainera, aipamen berria du: 2021an Gipuzkoan grabatutako ekoizpen bati Aipamen Berezia Hurrengo ostiralean, irailaren 23an, eguerdiko 13:00tan, Donostiako Kursaal jauregian eta Zinemaldiarekin bat eginez, emango da ezagutzera aurtengo San Sebastian Gipuzkoa Film Commission XI sariaren film irabazlea. Halaber, berritasunen artean, 2021ean gure lurraldean grabatu den ikus-entzunezko ekoizleari aipamen berezia egingo zaio.
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias
“Game of Thrones” telesaileko familia nagusienetako bat den Targaryen familiaren armarria artelan bihurtuko da hondartzan, eta mundo osoan telesailaren estreinaldia sustatzeko balioko du. Kontxako hondartza aukeratua izan da datorren astelehenean, abuztuaren 22an, HBO Max streaming plataforman estreinatuko den "la Casa del Dragón" telesailaren mundu mailako estreinaldia sustatzeko. George R. R. Martinen “Sua eta odola” eleberrian oinarrituta, “La Casa del Dragón” Targaryen etxearen ezinbesteko istorioa da. Telesailak 10 kapitulo ditu, eta “Game of Thrones” baino 200 urte lehenago girotzen da.
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias
Estatu mailako ekoizpen onena saritzen du, deialdi irekikoa da, eta 7.000 €-ko saria eta Film Commission kolaboratzailearentzat aipamena eskaintzen ditu. Hautagaitzak onartzeko epea ekainaren 30era arte egongo da zabalik. Sariaren helburua filmatu diren tokietako balio urbanistiko, paisajistiko, kultural eta sozialak hobekien islatzen dituen fikziozko film luzea saritzea da, eta Saria Donostiako Zinemaldiaren hurrengo edizioan emango da.
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias
Gipuzkoako lurralde osoko filmaketei zerbitzua ematen dien baterako bulegoak, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren-Donostia Sustapenaren bidez eta Gipuzkoako Aldundiko Kultur Saileko mendeko bulegoak , lurraldeko garapen agentziekin lankidetzan, 63 ikus-entzunezko proiekturi eman zien zerbitzua 2021ean, horietako 56 SSGFCren lankidetzarekin filmatu zirelarik. Ikus-entzunezko proiektu hauei emandako laguntzaren barne, 99 baimen eskaera izapidetu dira eta, horietatik, 88 filmatu egin dira. Filmaketetarako lokalizazioak bilatzen ere laguntzen da eta, kasu horietan, Gipuzkoako Garapen Agentziek funtsezko eginkizuna izaten dute.
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias
San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission (SSGFC), Donostiako Sustapenaren-Ekonomia Bultzatzeko Zinegotziaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Saileko mende dagoen bulego bateratua, elkarlanean aritu da Vampire Academy telesail estatubatuarraren filmaketarekin, Donostia aukeratu baitu filmatzeko agertoki gisa. Filmaketa urtarrilaren 24tik otsailaren 1era bitartean egin da Miramar Jauregian eta Maria Cristina hotelean. Telesail hau izenburu bereko gazteentzako best seller batean oinarritzen da. Richelle Meadek idatzitako sei liburuko saga horrek 8 milioi kopia saldu ditu 35 herrialdetan. Telesaila Estatu Batuetako NBC katean emitituko da.
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias
Igor Salutregik irabazi du Oihua! sorkuntza ekimenaren bigarren edizioa Azken partida film laburraren proiektuarekin. Oihua!, Donostia Kulturak, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionek eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak bultzatutako ekimena da. Euskaraz filmatzen den fantasiazko generoa indartzeko helburuarekin sortu da. Deialdia 35 urte arteko sortzaile hasiberrientzat egin da. Irabazleak Maider Oleaga zuzendariaren aholkularitza izango du lan prozesuan zehar. Gainera erakundeek 7.000 bat euro jarriko dituzte ekoizpenerako, hau da, film laburra egin ahal izateko. Zentzu horretan, Larrotxene Bideoren tutoretzapean eta elkarlanean ekoiztuko da gidoia. Film laburraren filmaketa osoa Gipuzkoako Lurralde Historikoan egingo da.
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias
Deialdi honek bere bigarren edizioa du aurten, eta euskaraz eginiko fantasiazko gidoien sorkuntza nobela saritzea du helburu. Aukeratzen den proiektuari aholkularitza emango diote ikus-entzunezkoen arloko profesionalek, eta azken emaitza izango da film labur bat ekoiztu eta egitea, Larrotxene Bideo enpresaren tutoretzapean eta San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionen lankidetzarekin. Film laburra 2022ko Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astean estreinatuko da.
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias
‘Ilargi Guztiak-Todas las lunas’ fantasiazko kontakizuna, Igor Legarretak zuzendua eta Euskadin eta Nafarroan filmatua, aukeratu du epaimahaiak X. San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission Sariaren irabazle gisa. Epaimahaiko kideak izan dira Javier Aguirresarobe argazki zuzendaria, Marta Etura aktorea, Gorka Otxoa aktorea, Ágatha Ruiz de la Prada diseinatzailea eta Benito Zambrano zuzendaria. Pelikula egiteko Bilbao-Bizkaia Film Commission, Navarra Film Commission, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission eta Vitoria-Gasteiz Film Office elkarteen lankidetza izan da ...
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias
Masterchef Polska programa, Polonian dagoeneko hamar edizio daramatzana, Donostiara iritsi da hasi berri den denboraldiko finalerdia grabatzera, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-arekin lankidetzan. Aukeratu duten eszenatokia Miramar Jauregia izan da eta haraino bertaratu dira Polonian TVN kateak eskaintzen duen programako lehiakideak eta epaileak. Parte hartzaileek euren sukaldaritza proposamenak aurkeztu dituzte Jauregiko terrazetan, atzealdean Kontxako badiaren ikuspegi paregabea zutela.
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias
San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission Sariak, aurten hamargarren urteurrena egingo duenak, dagoeneko osatu du filmatu zen tokiko balio urbanistiko, natural, kultural edo sozialak hoberen islatzen dituen pelikula bost film luze finalisten artean aukeratuko duen epaimahaia. Aurten berriz ere hautatu da hainbat ikuspuntu eta ikuspegi eskainiko dituzten adituek osatutako epaimahaia, haien artean: Javier Aguirresarobe argazki zuzendaria, Marta Etura eta Gorka Otxoa aktoreak, Ágatha Ruiz de la Prada diseinatzailea eta Benito Zambrano zinema zuzendaria. Saria San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission erakundeak antolatzen du. Erakunde honekin, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak, Donostia Sustapenaren bidez eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailarekin batera, ikus-entzunezko industria sustatzen du hiriaren eta Gipuzkoako lurraldearen eragile ekonomiko gisa.
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias
San Sebastian Gipuzkoa Film Commissionek bere izena daraman sariaren hamargarren edizioa jarri du martxan. Bultzada Ekonomikoko Zinegotzigoak eta Gipuzkoako Diputazioaren Kultura Sailak bultzatutako sariaren helburua da Espainiako produktoreen eta Film Commissionen lana aitortzea. Izan ere, beren filmaketekin enplegua eta negozioa sortzen dute beren eszenatoki bihurtzen diren lurraldeetan, eta lurralde horien irudiaren oihartzuna lortzen dute. Aurten, hogei film luze inguru aurkeztu dira deialdira, eta horietatik bost hautatu dira. Grabaketa egin zen lekuaren balioak hoberen islatzen dituen film luzeak 7.000 euroko saria lortuko du ekoizlearentzat, eta 3.000 eurokoa film commission laguntzailearentzat. Saria irailaren 24an emango da, Donostiako Zinemaldia abian den bitartean.
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias
Egunotan Donostian whisky marka ezagun bat etxearen iragarki bat filmatzen ari dira Tony Kaye zuzendari prestigio handikoaren zuzendaritzapean. Iragarkiak nazioarteko proiekzioa izango du, telebistan eta gizarte-sareetan emitituko baita. Errodajeak San Sebastian Gipuzkoa Film Commission zerbitzuaren lankidetza du eta hiriko gune ezberdinetan ari dira burutzen, besteak beste, Kontxako hondartzan eta Alde Zaharrean, ehun estra baino gehiago parte hartzen ari direlarik. Urte honetan zehar ekoizpen garrantzitsuak errodatu dira Gipuzkoako lurraldean, esate baterako, Iciar Bollainen ‘Maixabel’ filma edo Netflix kateko ‘Bienvenidos al Edén’ eta Amazon kateko ‘El Internado-Las cumbres’ serieak. Azken horren errodajea ez da oraindik amaitu.
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias
Pelikula filmatua izan den lekuko balio urbanistikoak, naturalak, kulturalak eta sozialak ondoen islatzen dituen film luzearen produkzio-etxeak 7.000 euro jasoko ditu eta Film Commission kolaboratzaileak 3.000 euro. Saria Donostiako 2021ko Nazioarteko Zinemaldiaren esparruan banatuko da, irailaren 24an, eta ekoizleek edo haien legezko ordezkariek ekainaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dituzte hautagaitzak.
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias
Haren estreinaldia pasa den otsailaren 19an izan zen, Amazon Prime Video plataforman, eta, astebete geroago, Mediapro Studio eta Atresmedia Studios (Buendía Estudios) ekoizleek ‘El Internado: Las Cumbres’ telesailaren bigarren denboraldiaren filmaketa iragarri zuten. Telesaila Gipuzkoan filmatua da, Donostia-Gipuzkoa Film Commision-en laguntzarekin. Filmaketan barrena, taldeak Gipuzkoako hainbat inguru bisitatu zituen: Artikutzako basoa, Miramar Jauregia edo Easo Institutu Politeknikoa; Guadalupeko Gotorlekua eta Higerko Itsasargia (Hondarribia); San Esteban Eliza eta Arditurriko Meategiak (Oiartzun); Infantado Jauregia (Lazkao); Torrea Etxea (Usurbil); Loraldi negutegia (Astigarraga). Horretarako, Donostia-Gipuzkoa Film Commission-en laguntza izan zuen, kokalekuak bilatzeko eta baimenak izapidetzeko.
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias
Jada abian da, pasa den otsailaren 8tik, ‘Maixabel’ pelikularen filmaketa, Icíar Bollaín zinemagileak zuzendari gisa egingo duen hamaikagarren film luzea. Blanca Portillo eta Luis Tosar izango dira protagonista, eta Gipuzkoako zenbait tokitan filmatuko da, Donostia-Gipuzkoa Film Commission-en laguntzarekin. Gainera, jada estreinatu da ‘El internado-Las Cumbres’ telesaila ere. Atresmedia-ren telesail hau lurraldeko hainbat herritan filmatu da, Donostian, Hondarribian, Oiartzunen, Lazkaon, Usurbilen edo Astigarragan, adibidez, eta Donostia-Gipuzkoa Film Commission-en laguntza izan du, baita ere. Bi lan hauek bulego honen zerbitzuak erabili dituzte. Bulegoa Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren (Donostia Sustapenaren bidez) eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren baitakoa da, eta helburu du sektore zinematografikoa ...
- Xehetasunak
- Kategoria: Noticias
San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-ek, Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren-Donostia Sustapena eta Gipuzkoako Aldundiko Kultura Sailaren mendeko elkar bulegoa, dohako beste online saio bat antolatu du. Plataforma anitzeko ekosistemak aukera erakargarriak eskaintzen dizkie produktore eta banatzaileei. Hala ere, edukietarako sarbideak biderkatzeak eta zerbitzu interaktiboak eskaintzeak ez dute beti arrakasta bermatzen. Horregatik, oso gomendagarria da garai digitalak eta banaketaren balio katearen etengabeko berrikusketak ekarri duten paradigma aldaketa ezagutzea, webinario honetan aurkeztuko diren aukera berriak eskaintzen ditu eta.