ZERBITZUEN GIDA

San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission batzordeak zinema-, telebista-, argazki- eta publizitate-ekoiztetxeen eskura jartzen du beraien filmaketak erraztera bideratutako doaneko zerbitzu pertsonalizatuen aukera zabala.

KOKALEKUAK

Juego de tronos telesailaren lurraldea. Itsasoa eta mendia baino askoz gehiago; lurraldea txikia izanik ere, Donostia-Gipuzkoan askotariko kokalekuak ditugu. Hiriak, landa-ingurunea... filmatzeko behar duzun guztia aurkituko duzu Donostia-Gipuzkoan.

BERTAKO PROFESIONALAK

Donostia-Gipuzkoan, 25 Goya sari baino gehiago jaso dituen industria bikaina aurkituko duzu, eta IKUS-ENTZUNEZKOEN SEKTOREKO BALIO-KATE OSOA izango duzu eskura: ideiagintza, ekoizpena, postprodukzioa eta banaketa.

ZERGA-PIZGARRIAK

Kenkariaren ehunekoa % 50-60 izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetan egindako inbertsioen eta gastuen zenbatekoaren arabera. Ehunekoa % 70era arte igoko da jatorrizko bertsio bakarra euskarazkoa duten obren kasuan.

UDAL TASEN SALBUESPENA

Lurraldeko udalerri batzuetan, Donostian esaterako, aparkalekuak erreserbatzeko edo bide publikoa okupatzeko tasen salbuespena aplikatzen da.