Donostia-Gipuzkoa ikus-entzunezko edozein ekoizpenetarako plato egokia da.
Ba al dakizu, lurraldea horren txikia izan arren, Woody Allen aurki dezakezula filmatzen? Edo Juego de Tronosen ekoiztetxea, bere telesailerako lekuak bilatzen? Ba al dakizu izar handiak izan ditugula bisitan, Meryl Streep eta Brad Pitt esaterako? Ikus-entzunezkoen sektorearekin oso lotuta baikaude. Film luze, telesail, spot, publizitate grafiko eta telesaio askok izan dituzte eszenatokitzat Donostia eta Gipuzkoa. Hondartzak, itsaslabarrak, mendiak, basoak, Erdi Aroko herriak eta munduko hiririk ederrenetako bat dira gure ingurunearen ezaugarrietako batzuk, non lau urtaroak bizi izaten ditugun, bakoitza ondo definitutako bere klimatologiarekin.
Baina, gainera, kalitate handiko bertako profesionalez eta enpresez osatutako ekosistema dugu Donostia-Gipuzkoan, nazio zein nazioarte mailako sariak jaso dituztenak, eta ikus-entzunezko balio-kate osoa hartzen dutenak. Hemen dute beren egoitza ikus-entzunezko industriako erakunde eta organismo ugarik ere, hala nola EITBk (Euskal Irrati Telebista), Ibaia Ekoizleen Elkarteak, Europa Creativak, EGEDAk (Ikus-entzunezkoen Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundea), Euskal Aktoreen Batasunak, Zineuskadi, Elías Querejeta zinema eskola, 2deo Tabakalera laborategia eta Euskal Filmotekak, bai eta Donostiako Nazioarteko Zinema Jaialdiak ere.Horregatik guztiagatik, ikus-entzunezko edozein ekoizpenetarako plato egoki bihurtu gara.
Hitz egingo al dugu?