ZINEMA-LURRALDEA
Tradizioz zazpigarren arteari lotuta egon den lurraldea da Donostia-Gipuzkoa. Filmen eszenatokia eta jaialdien hiria da; gainera, ekoizpenaren eta postprodukzioaren alorreko enpresak ditu, non kalitate handiko profesionalek era guztietako ikus-entzunezko produktuak garatzen dituzten: film luzeak, telebista-saioak, animazioko telesailak...
Kalitate handiko bertako profesionalez eta enpresez osatutako ekosistema dugu Donostia-Gipuzkoan, nazio zein nazioarte mailako sariak jaso dituztenak, eta ikus-entzunezko balio-kate osoa hartzen dutenak. Hemen dute egoitza ikus-entzunezkoen industriako erakunde eta organismo garrantzitsu askok ere.
Gehiago jakiteko
Nazio zein nazioarte mailako prestigio handiko zuzendari askok aukeratu du Donostia eta, oro har, Gipuzkoa bere filmetarako. Woody Allen, Gracia Querejeta, Julio Medem, Ana Diaz eta Tim Dabinghaus zuzendariek, esaterako, film mitikoak grabatu dituzte, hala nola Papillon, La batalla de Inglaterra, La ardilla roja, La herida, Loreak, Handia…
Ikus filmografia