DATUEN BABESA Indarrean dagoen datuen babeserako araudian xedatutakoaren arabera, jakinarazten da inprimaki honen bidez bildutako datu pertsonalak DONOSTIAKO UDALAK tratatuko dituela, tratamenduaren arduradun gisa jardunda. Informazioa DONOSTIA SUSTAPENAK kudeatuko du, tratamenduaren eragilea den heinean. Tratamenduaren xedea da profesional edo enpresa gisa alta jasotzeko egindako eskaera izapidetu eta kudeatzea. Tratamenduaren legitimotasun oinarria izango da 2016/679 (EB) Erregelamenduak, Datuen Babeserako Orokorrak (RGPD) 6.1.e) artikuluan xedatutakoa: tratamendua beharrezkoa bada interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko. Gida honetan izena ematearen helburua zure zerbitzuak doan iragartzea dela kontuan hartuta, tratamenduak zure datu pertsonalak gure webgunean argitaratzea ekarriko du, bai eta datu horiek eskatzen duten pertsona edo erakundeen eskura jartzea ere, sektoreko industriarekin harremana ezarri ahal izateko. Ez da aurreikusi datuen lagapen gehigarririk ez eta hirugarren herrialdeetara edo nazioarteko erakundeetara datuen transferentziarik egitea, legezko obligazioak betetzeko salbu. Ez da aurreikusi datuak hirugarrenei lagatzea, legezko betebeharrik izan ezean, ez eta datuen nazioarteko transferentziak egitea ere. Tratamendu honen objektua diren datu pertsonalak gordeko dira jaso ziren xedea betetzeko beharrezkoa den denboran zehar eta xede horretatik eta datuen tratamendutik erator litezkeen erantzukizun posibleak argitzeko beharrezkoa den denboran zehar. Artxiboen eta dokumentazioaren araudian xedatutakoa aplikagarria izango da. Sarbide, zuzenketa eta ezabaketa eskubideak eta datuak babesteko indarrean dagoen araudian ageri diren gainerako eskubideak baliatu ahalko dira, egokia denean, Donostiako Udaleko Udalinfo Zerbitzuari idazki bat helarazita, Ijentea kalea, 1, 20003 Donostia helbidean, idazkiaren gaian “Erref. datuen babesa” adierazita, edo Udalaren Egoitza Elektronikoaren bitartez. Norberari dagozkion eskubideak baliatzean behar bezalako arreta ez jasotzekotan, erreklamazio bat aurkeztu ahalko da Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren aurrean. Helbidea: Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 71 - 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, lehen urrats moduan, harremanetan jar zaitezke Donostiako Datuen Babeserako Ordezkariarekin: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. .