San Sebastian Gipuzkoa Film Commission-ek ikus-entzunezko sektore jasangarria sustatzen du.
Sektoreak bere jardueraren bidez ingurumenean izan dezakeen inpaktuaren jakinaren gainean dago San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission; hori dela eta, ikus-entzunezkoen sektorean ekintza jasangarriak sustatzeko konpromisoa hartu du.
Konpromiso horren abiapuntua ondoko jardunaldia izan zen: “Ikus-entzunezko ekoizpenen jasangarritasuna eta jasangarritasuna sustatzen duten neurriak aplikatzeko esperientzien eta jardunbide egokien azterketa”. SGFC-ek Gipuzkoako ikus-entzunezko ekoizpen etxeekin eta ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalekin partaidetza-prozesu bat aktibatu zuen, haien iritzia ezagutzeko.
“Jasangarritasuna sustatzeko neurriak hartzea beharrezkoa dela uste zuen inkestatuen %80k”
Gainera, SSGFC-ek Jardunbide Egokien Dekalogoa argitaratu du; bertan, hainbat neurri bildu dira, Gipuzkoako ekoizpenak eta filmaketak jasangarriagoak izan daitezen.
Gaur egun, SSFGC-ek Gipuzkoan egiten diren ikus-entzunezko ekoizpenei doako jasangarritasun aholkularitza-zerbitzua eskaintzen die, proiektuaren diagnostikoa eta jasangarritasun plana barne.
Informazioa zabaltzeko, kontaktatu SSGFC-rekin: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..