Pribatutasun Politika
Aurkibidea
- Sarrera
- Tratamenduaren arduraduna
- Bildutako datu pertsonalak
- Mugapenak tratamenduan
- Datu bilketako informazioa
- Segurtasun neurriak
- Eskubideak
---
1.Sarrera
DONOSTIAKO SUSTAPENA, S.A. sozietatearen webgunea baliatuz egindako datu pertsonalen tratamendua arautzeko (aurrerantzean Donostia Sustapena), honako lege testu hauek baliatzen dira, webgunearen erabiltzaileen datu pertsonalak babesteko oinarrizko eskubidea une oro bermatze aldera: Datuak Babesteko Europako 2016/679 Erregelamendua (EB) –Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra–; 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa; eta datu pertsonalak tratatzearen alorrean aplikatzekoa den gainerako araudia.
Pribatutasun Politika hau irakurrita, erabiltzaileari jakinarazten zaio zer-nola egingo den webgune honen bidez jasotzen diren datu pertsonalen tratamendua eta babesa, eta, horrenbestez, jakinaren gainean geratzen da. Erabiltzaileak arretaz irakurri behar du Pribatutasun Politika hau, zeina argi eta samur idatzi baita, errazago ulertze aldera; hori horrela, modu askean eta bere borondatez adierazi ahalko du datu pertsonalak Donostia Sustapenari eman nahi dizkion, horretarako gaitutako bitartekoen bidez.
Era berean, Pribatutasun Politika honen helburua da informazioa ematea Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrarekin bat dagozkizun eskubideei buruz. Datu pertsonalak tratatzeari buruzko edozer zalantza baldin baduzu, ipini harremanetan helbide honetara idatzita: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
2. Tratamenduaren arduraduna
Webgune honen bidez egindako izapidearen arabera, datu pertsonalak Donostiako Udalak trata ditzake (P2007400A IFZ; Ijentea, 1 – 20003 Donostia [Gipuzkoa]; 010 / 943 481 000 telefono-zenbakia), zeinak tratamenduaren arduradun gisa jardungo baitu. Tratamendu eragilea, berriz, Donostia Sustapena izango da, eta, hortaz, hura arduratuko da tratamendua kudeatzeaz
- DONOSTIAKO SUSTAPENA, S.A. izango da tratamenduaren arduraduna (A20001681; San Roke, 120 - Etxe Zuri eraikina, 20009 – Donostia [Gipuzkoa]; 943 48 28 00 telefono zenbakia).
Kasu bakoitzean egin beharreko tratamenduaren arabera, kasuan-kasuan jakinaraziko zaizu nor den tratamenduaren arduraduna.
Era berean, jakinarazten dizugu Donostia Sustapenak eta Donostiako Udalak Datuak Babesteko ordezkari bat dutela. Harekin harremanetan ipintzeko, honako helbide elektroniko honetara idatz dezakezu: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.. Era berean, posta arruntez ere zuzen zaitezke Udalaren helbidera, gutun azalean “Datuak Babesteko ordezkariarentzat” dela zehaztuta.
3. Bildutako datu pertsonalak
Webgune honen bidez, datu pertsonalak biltzen dira, haren bidez emandako zerbitzu batzuk eskuratu eta eman ahal izateko. Datu horietako batzuk zuzenean ematen dira –esaterako, eskaera edo inskripzio inprimaki bat betetzen denean–, eta beste batzuk, berriz, zeharka lortzen dira teknologiarekin –cookieen kasuan, adibidez–.
- Webgune honek ondoren zehazten ditugun bitartekoak erabiltzen ditu datu pertsonalak biltzeko eta ondoren tratatzeko.
- Formularioak: Inprimaki digitalen zein formatu elektronikoko inprimakien bidez, datu pertsonalak biltzen dira webgune honetan eskaintzen diren zerbitzuak eskuratzeko eta emateko.
- Mezu elektronikoak: Webgunean ezarritako helbide elektronikoak datu pertsonalak biltzeko bitarteko posibletzat hartuko dira.
Cookieak: Baliteke webgune honek cookie teknikoak erabiltzea (zerbitzariak orrialdera sartzen denaren gailura bidaltzen dituen informazio fitxategi txikiak), webguneak behar bezala funtzionatzeko eta bistaratzeko ezinbestekotzat jotzen diren funtzio jakin batzuk gaitze aldera.
Webgunean eskuragarri dauden inprimakietan eskatutako datuak, oro har, nahitaezkoak dira ezarritako helburuak betetzeko (salbu eta ez bada kontrakoa zehazten eskatutako eremuan). Datuak bidaltzeko beste bitarteko batzuk baliatzean, erabiltzaileak kasu bakoitzean behar den informazioa bakarrik eman beharko du.
Ildo horretan, erabiltzaileak bere gain hartuko ditu gehiegizko datuen edo datu desegokien ondoriozko erantzukizunak, baldin eta, bere borondatez, erabakitzen badu bilketarako ezarritako bitartekoen bidez ematea datuak.
4. Mugapenak tratamenduan
14 urtetik beherakoak ez daude baimenduta beren datu pertsonalak webgune honetan gaitutako bitartekoen bidez ematera (zerbitzuak eskatzeko, harremanetarako edo mezu elektronikoak bidaltzeko gaitutako web formularioak betetzea, hain zuzen ere). Horrenbestez, datu pertsonalak bitarteko horiek baliatuz ematen dituztenek formalki adierazten dute 14 urtetik gorakoak direla, eta Donostiako Udala eta Donostia Sustapena salbuetsita geratuko dira eskakizun hori ez betetzearen ondorioz sortutako erantzukizunetatik.
Eskaintzen diren zerbitzuak 14 urtetik beherakoentzat direnean, adingabearen gurasoen edo legezko tutoreek baimena lortzeko bitartekoak jarriko dira.
5. Datu bilketako informazioa
Datuak formulario baten bidez (onlinekoa edo deskargatzekoa) edo webgunean ezarritako beste komunikazio kanal batzuen bitartez biltzen direnean, jakinaren gainean ipiniko da eragindako pertsona, datuak babesteko indarrean den araudian ezarritakoaren arabera.
Eragindako pertsonei informazioa emateko, haiek baliatutako bitartekoa erabiliko da.
- Inprimakien kasuan (onlinekoa eta deskargatzekoa), informazioa inprimakian bertan jasoko da.
- Mezu elektronikoen kasuan, informazioa hemen eskura daiteke: Informatzeko betebeharra –mezu elektronikoak–.
- Cookieak: informazio guztia Cookieen Politikan eskura daiteke. Ikus Cookieen Politika.
Erabiltzaileak bere gain hartzen du emandako datu pertsonalen egiazkotasuna eta zehaztasuna. Erabiltzailearen datuetan aldaketaren bat gertatzen bada, tratamenduaren arduradunari jakinarazi beharko zaizkio aldaketak, eguneratuta egon daitezen
6. Segurtasun neurriak
Donostia Sustapenak segurtasun neurri egokiak hartzen ditu, datuak babesteko indarrean den araudian aurreikusitakoaren arabera, webgune honetako erabiltzaileen datuak babesteko oinarrizko eskubidea bermatzeko.
Ezarritako segurtasun neurriak Administrazio Elektronikoaren esparruko Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinean (Segurtasun neurriak) ezarritakoak dira, eta Udalaren Segurtasun Politika osatzen duten dokumentuetan daude deskribatuta. Era berean, beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatu dira, webgune honetan tratatutako datu pertsonalek izan ditzaketen arriskuen araberako segurtasun maila bermatzeko.
7. Eskubideak
Hauek dira eragindako pertsonen eskubideak:
- Baieztapena jasotzea, Donostiako Udala edo/eta Donostia Sustapena zure datu pertsonalak tratatzen ari ote diren.
- Zure datu pertsonaletara sartzea, bai eta datu zehaztugabeen zuzenketa eskatzea edo, hala badagokio, datuak ezabatzeko eskatzea ere, beste arrazoi batzuen artean, datuak ez badira dagoeneko beharrezkoak, biltzerakoan adierazi ziren helburuetarako.
- Egoera jakin batzuetan, eskatzekoak izango dira:
- Datuen tratamendua mugatzea; kasu horretan, Donostiako Udalak eta/edo Donostia Sustapenak erreklamazioak gauzatzeko edo haietatik defendatzeko bakarrik gorde ahalko ditu datuak.
- Zure datuen tratamenduari aurka egitea; kasu horretan, Donostiako Udalak eta/edo Donostia Sustapenak utzi egingo dio datuak tratatzeari, nola eta ez diren nahitaezko arrazoi legitimoak horretarako, edo erreklamazio posibleak egiteko edo haietatik defendatzeko ez bada. Datuen tratamendua banakako erabaki automatizatuetarako baliatzea.
- Datuen eramangarritasuna, eragindako pertsonari emateko edo beste arduradun bati transmititzeko, erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean.
Era berean, datuen tratamendua baimenean oinarritzen denean, baimena baliogabetzeko eskubidea izango du, datuak babesteko indarrean dagoen araudian ezarritako modu eta baldintzetan.
Tratamenduaren erantzuleetako edozeinen aurrean baliatu ahal izango dira eskubideok, Pribatutasun Politika honen 2. paragrafoan adierazitako helbideetan.
Zure eskubideak baliatzeko garaian ez badizute behar bezala erantzun, erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoan. Helbidea: Tomas Zumarragakoa Dohatsuaren kalea 71, 3. solairua, 01008 Vitoria-Gasteiz. Edonola ere, lehen auzialdian, Donostiako Udalaren edo Donostia Sustapenaren Datuak Babesteko ordezkariaren aurrean aurkeztu ahalko duzu erreklamazioa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
Eguneratze data: 2020/5/20