Pelikula filmatua izan den lekuko balio urbanistikoak, naturalak, kulturalak eta sozialak ondoen islatzen dituen film luzearen produkzio-etxeak 7.000 euro jasoko ditu eta Film Commission kolaboratzaileak 3.000 euro. Saria Donostiako 2021ko Nazioarteko Zinemaldiaren esparruan banatuko da, irailaren 24an, eta ekoizleek edo haien legezko ordezkariek ekainaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dituzte hautagaitzak. 

Haren estreinaldia pasa den otsailaren 19an izan zen, Amazon Prime Video plataforman, eta, astebete geroago, Mediapro Studio eta Atresmedia Studios (Buendía Estudios) ekoizleek ‘El Internado: Las Cumbres’ telesailaren bigarren denboraldiaren filmaketa iragarri zuten. Telesaila Gipuzkoan filmatua da, Donostia-Gipuzkoa Film Commision-en laguntzarekin. Filmaketan barrena, taldeak Gipuzkoako hainbat inguru bisitatu zituen: Artikutzako basoa, Miramar Jauregia edo Easo Institutu Politeknikoa; Guadalupeko Gotorlekua eta Higerko Itsasargia (Hondarribia); San Esteban Eliza eta Arditurriko Meategiak (Oiartzun); Infantado Jauregia (Lazkao); Torrea Etxea (Usurbil); Loraldi negutegia (Astigarraga). Horretarako, Donostia-Gipuzkoa Film Commission-en laguntza izan zuen, kokalekuak bilatzeko eta baimenak izapidetzeko.

Jada abian da, pasa den otsailaren 8tik, ‘Maixabel’ pelikularen filmaketa, Icíar Bollaín zinemagileak zuzendari gisa egingo duen hamaikagarren film luzea. Blanca Portillo eta Luis Tosar izango dira protagonista, eta Gipuzkoako zenbait tokitan filmatuko da, Donostia-Gipuzkoa Film Commission-en laguntzarekin. Gainera, jada estreinatu da ‘El internado-Las Cumbres’ telesaila ere. Atresmedia-ren telesail hau lurraldeko hainbat herritan filmatu da, Donostian, Hondarribian, Oiartzunen, Lazkaon, Usurbilen edo Astigarragan, adibidez, eta Donostia-Gipuzkoa Film Commission-en laguntza izan du, baita ere. Bi lan hauek bulego honen zerbitzuak erabili dituzte. Bulegoa Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren (Donostia Sustapenaren bidez) eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren baitakoa da, eta helburu du sektore zinematografikoa ...

San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-ek, Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren-Donostia Sustapena eta Gipuzkoako Aldundiko Kultura Sailaren mendeko elkar bulegoa, dohako beste online saio bat antolatu du. Plataforma anitzeko ekosistemak aukera erakargarriak eskaintzen dizkie produktore eta banatzaileei. Hala ere, edukietarako sarbideak biderkatzeak eta zerbitzu interaktiboak eskaintzeak ez dute beti arrakasta bermatzen. Horregatik, oso gomendagarria da garai digitalak eta banaketaren balio katearen etengabeko berrikusketak ekarri duten paradigma aldaketa ezagutzea, webinario honetan aurkeztuko diren aukera berriak eskaintzen ditu eta.

San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-ek, Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren-Donostia Sustapena eta Gipuzkoako Aldundiko Kultura Sailaren mendeko elkar bulegoa ,  dohako beste  online saio bat antolatu du. Zergatik lagundu garapen jasangarriari ikus-entzunezkoen sektoretik? Nola eta zergatik mugatu gure inguruko ekoizpenen ingurumen-inpaktua? Zer onura dakar ekoizpen jasangarria izateak? On line jardunaldi honen bidez, galdera horiei eta beste batzuei erantzun nahi zaie, eta, aldi berean, sektoreko profesionalei ikus- entzunezko proiektuaren ziklo osoan jasangarritasun-estrategiak ezartzeko moduari buruz informazioa eman nahi zaie. Gai hauek jorratuko ditu saioak:

Zuzendariak, Maria Fontan sortzaileak, sorkuntzako Oihua! ekimena irabazi zuen, Donostia Kulturak, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionek (Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren menpe dagoen bulegoa) eta Gazteak sustatu dute, euskaraz grabatzen diren fantasiazko lanak bultzatze aldera. Deialdia 35 urte bitarteko zuzendari berrientzat sortu zen.

Pelikula, musuko eta amaierako sariz beteriko bederatzi egun izan dira. Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak aurrera ateratzea lortu du Covid19k eragindako ziurgabetasuna ezaugarri izan duen edizioa. Edizio honetan, oso garrantzitsuak izan dira filmatzeko orduan San Sebastián Gipuzkoa Film Commission-en lankidetza izan duten zenbait lan. Donostiako Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Enrique Ramosekin hitz egin dugu.

San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en, (Donostiako Ekonomia Sustatzeko zinegotzigoaren- Donostia Sustapenaren eta Gipuzkoako Aldundiko Kultura Sailaren mende dagoen Gipuzkoako lurralde osoko filmaketei zerbitzua eskaintzen dien baterako bulegoa, lurraldearen garapenerako agentzien laguntzarekin lankidetzarekin Donostian filmatu zen Woody Allenen ‘Rifkin’s Festival’ film berriaren mundu mailako estreinaldiak irekiko du Donostiako Zinemaldiaren 68. edizioa. Datorren irailaren 18an estreinatuko da filma, Sail Ofizialean, baina lehiaketaz kanpo. San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en lankidetza izan duen beste ikus-entzunezko lan bat, Pablo Agüero zuzendari argentinarraren ‘Akelarre’ filma, berriz, Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatuko da. Horiez gainera, Aitor Gabilondoren.

Covid-19aren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta publizitate iragarkien filmaketak pixkanaka itzultzen ari dira normaltasunera, Gipuzkoan burutzen diren filmaketa guztiei zerbitzua ematen dien San Sebastian- Gipuzkoa Film Comission bulego teknikoaren laguntzarekin. Pelikula batek, ‘Ilargi guztiak’, jada lortu du filmaketa amaitzea eta beste proiektu batzuek, hala nola ‘El internado: las cumbres’ telesailak, grabaketei berrekin diete Gipuzkoako hainbat kokalekutan, betiere filmaketetara egokitutako prebentzio eta higiene neurriak barne dituen Ministerio Aginduan ezarritako segurtasun neurriak zorrozki errespetatuta.

Antolatzaileak lehen lanak jasotzen ari dira jadanik, eta sare sozialetako plataformetan ikus daitezke. Ekimenak San Sebastian Gipuzkoa Film Commission erakundearen babesa bildu du dagoeneko. Zinemagintzaren eta kulturgintzaren aldeko zaletasuna sustatzeaz gain, konfinamendu-egun hauetan dibertimendua eta ikaskuntza uztartzeko aukera ematen du. ‘Etxebegiak’ tailerreko parte-hartzaileek IKERTZEk prestatutako material didaktikoa eskuratu dezakete. Horrela, zinemaren aurrendarien lana ezagut dezakete (Lumière anaiak eta Alice Guy), eta ondoren film labur bat sortzen ikasi, hasiera-hasieratik ...

Woody Allen zuzendari estatubatuarraren filmak eta “Patria” (HBO) eta “La línea invisible” (Movistar) telesailek, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en elkarlanarekin eginak, 2019 urtea urte historiko bilakatu dute, Donostian eta Gipuzkoan egindako filmatzeei dagokienez. Izan ere, proiektuen garrantzia eta kalitatea handia izan da eta aurrekontu gisa izan dituzten 35 milioi euroek ondorio ekonomiko handiak eragin dituzte. Datu ekonomikoez gain, Woody Allenen tamainako nazioarteko zuzendari baten film batek hiriaren eta lurraldearen irudian izan dezakeen eragina ere nabarmendu behar da. SSGIFilm Commission Gipuzkoako lurraldeko filmatze guztiei zerbitzua eskaintzen dien baterako bulegoa da (garapen-agentziekin elkarlanean), Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren-Donostia Sustapenaren eta Gipuzkoako Aldundiko Kultura Sailaren menpe dagoena ...

María Fontán, “Zerua hautsi zen gaua” laburmetraia proiektuarekin, izan da Oihua! sorkuntza ekimenean aukeratutako sortzailea. Donostia Kulturak, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionek eta Gazteak bultzatutako ekimena da Oihua!. Euskaraz filmatzen den fantasiazko generoa indartzeko helburuarekin sortu da. Deialdia 35 urte arteko sortzaile hasiberrientzat izan da. Irabazleak Paul Urkijo zuzendariaren aholkularitza jasoko du lan prozesuan zehar eta erakundeek 7.000 euro inguruko ekoizpen aurrekontua jarriko dute laburmetraia Gipuzkoan filmatu eta bukatzeko. Larrotxene Bideoren tutoretzapean eta elkarlanean ekoiztuko da gidoia.

Hamabost ‘La trinchera infinita’ filmarentzat dira, ‘Handia’ filmaren Aitor Arregi, Joxe Mari Goenaga zuzendarien, eta Jon Garaño zuzendariaren filmarentzat; beste lau Aritz Moreno zuzendari donostiarraren ‘Ventajas de viajar en tren’ filmarentzat eta, azkenekoa, Dibulitoon animazio estudioaren ‘Elkano, lehen mundu bira' filmarentzat. 'La trinchera infinita' euskal ekoizpena, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en elkarlanarekin filmatutakoa, film onenaren eta zuzendari onenaren kategorietan lehiatuko da. Halaber, izendapenak lortu ditu kategoria hauetan ...

Donostia-Gipuzkoa Film Commission erakundeak –Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak osatua, Gipuzkoan errodajeak sustatzeko– bisitan izan ditu publizitatearen alorreko hainbat ekoizpen-etxe alemaniarretako ordezkariak. Bidaia horren helburua Donostia eta Gipuzkoa ezagutaraztea izan da, etorkizuneko filmaketetarako. Bisitariek Deba, Elgoibar, Mutriku eta tankerako udalerriak ezagutu dituzte, eta Donostiako kaleetan barrena ibili dira ...

35 urte arteko sortzaile berria bazara eta euskaraz fantasiazko edo beldurrezko lm labur bat egiteko gidoia baduzu, hori guztia egi bilakatuko dugu.

San Sebastián-Gipuzkoa Film Commission-ek, Larrotxene Bideok eta Donostiako Beldurrezko Asteak, Gaztearekin batera, ekimen hau aurkezten dute.

Asturias Paraíso Natural Film Commission-eko lankidetzarekin filmatutako film luzeak epaimahiaren saria irabazi du, filmatu zen lekuko balioak hobeto adierazi dituena izateagatik. Honako hauek osatu dute epaimahaia: Fernando Guillén Cuervo, Nerea Barros, Yolanda Flores, Cristina Iglesias eta Ouka Leele. Saria 10.000 eurotan izan da, eta Oliver Laxe zuzendariak, Miramemira-ko Andrea Vázquez eta Xabier Font ekoizleek eta Asturias Paraíso Natural Film Commission-eko ordezkariek jaso zuten, Donostia Zinemaldiko esparruan garatutako ekitaldi batean.

Epaimahaia Fernando Guillén Cuervo aktoreak, Cristina Iglesias eskultoreak, Yolanda Flores kazetariak, Nerea Barros aktoreak eta Ouka Lele argazkilariak osatuko dute, eta saria bost pelikula finalistetako bati emango dio datorren irailaren 27an, Donostiako Zinemaldiaren astean, filmatutako lekuko balioak ondoen islatzen dituen film luzeari. Saria 7.000 eurokoa izango da pelikularen ekoizlearentzat eta 3.000 eurokoa Film Commission kolaboratzailearentzat. 

San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionek izen bera daraman sariaren bederatzigarren edizioa beteko du aurten, eszenatoki bihurtzen diren lurraldeetan filmaketekin enplegua eta negozioa sortzen eta lurralde horien irudiaren oihartzuna lortzen duten produkzio-etxeen eta Espainiako Film Commissioneen lana saritzearren ...

2019. urtea urte historikoa izango dela aurreikusten da, Woody Allenen azken pelikula bezalako filmatze edo HBOren ‘Patria’ eta Movistarren ‘La línea invisible’ bezalako serieei esker. Gipuzkoako lurralde osoko filmatzeetarako zerbitzua eskaintzeko baterako bulegoa sortu ondorengo lehen urtean, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commisionek, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren-Donostiako Sustapenaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren mendeko erakundeak, lurraldeko garapen-agentzien lankidetza ere izanik, 87 filmatze burutu ditu hiriburuan eta lurraldeko herri ezberdinetan, eta zuzeneko inbertsioa 4,2 milioi eurokoa izan da.

Pelikula filmatua izan den lekuko balio urbanistikoak, naturalak, kulturalak eta sozialak ondoren islatzen dituen film luzearen produkzio-etxeak 7.000 euro jasoko ditu eta Film Commission kolaboratzaileak 3.000 euro. Saria Donostiako 2019ko Zinemaldiaren esparruan banatuko da, irailaren 27an, eta ekoizleek edo haien legezko ordezkariek uztailaren 8a baino lehen egin beharko dituzte hautagaitzak.

HBO, Movistar eta zuzendari finkatuen proiektuak, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionen lankidetzarekin Udaberri honetan, Gipuzkoako lurraldea telebistako bi serieren eta pelikula baten eszenatoki bilakatu da; hain zuzen ere, HBOren ‘Patria’ eta Mariano Barrosoren ‘La línea invisible’ serieak eta Pablo Agüerok zuzendutako ‘Akelarre' pelikula filmatu dira. Modu horretan, Gipuzkoan batera filmatutako filmazio garrantzitsuen marka guztiak hautsi dira, batik bat Donostian, eta horrek erakusten du San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionek betetzen duen paper garrantzitsua bitartekaritza-lanak egiteko eta dagozkien baimenak kudeatzeko orduan. Hilabete oparo horretan, Zararen iragarki bat ere grabatu da Donostiako eszenatoki ezberdinetan, eta modako marka ezagunaren nazioarteko web orrialde guztietan ikus daiteke ..