Azken kapituluetan berriro ere Donostia agertuko da hiriko puntu ezberdinetan filmatutako eszenen bitartez, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionen lankidetzari esker. 2015eko apirilean estreinatu zenetik, seriea Donostiako kokapen enblematikoetan filmatu da; hala nola, Alde Zaharra, portua edota Igeldo Mendia. ‘Alli Abajo’ seriean, gainera, tokiko kulturako alderdi bereizgarriak erakutsi dira; esate baterako, gastronomia, danborrada edo ‘kuadrilla’.

Alea Media eta SSGIFilmCommission-en arteko lankidetza iazko udan hasi zen, kokapenak bilatzen lagunduaz eta Gipuzkoako Udal ezberdinekin bitartekaritza-lanak eginaz, leku horietan seriea filmatzeko. Zortzi hilabete hauetan, SSGIFilmCommission-ek baimenak lortzen eta filmatzearen laguntza logistikoan parte hartu du. ‘Patria’ batik bat Soraluze, Elgoibar eta Donostiako kokalekuetan filmatuko da; eta, modu horretan, Gipuzkoa zinemako plato nagusi bilakatuko da. Leku horiek ez dira filmatzeko ohiko eszenatokiak ...

Mediapro ekoizlea Donostia kontuan hartzen ari da Iparramerikako zinemagilearen hurrengo pelikula grabatzeko hiria bezala, eta, horretarako, lehen bilera egin du San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionekin, ekoizpenaren funtsezko premiak, taldearen ostatatzea, bulegoak edo baimenen izapidea bezalako gaiak aztertzeko. Ernesto Gasco alkateordeak, SSGIFilm Commissionen arduradunak, bilera gogobetekoa izan zela esan zuen: “Gure ustez, Donostiak ederki asko bete ditzake mahai gainean jarri dituzten planteamenduak eta beharrak. Taldeak eta pelikulako aktoreek hemen ostatu hartzeko aukerak eskaintzeko lan egingo dugu. Donostiarentzat oso ona da Woody Allenek gure hiria filmatzeko aukeren artean edukitzea, hiriaren marka propioa nazioartekotzen lagunduko bailuke”.

Haurra zela beti izan zuen gustuko interpretazio-mundua, eta laster Madrilera joango zen Cristina Rotaren eskolan matrikulatzera. 1993 eta 1996 urte artean, Pedro Olearen Más allá del jardín eta Jose Miguel Juarezen Dile a Laura que la quiero pelikuletan parte hartu zuen, pantaila txikirako serietan agertzearekin batera. 

1999. urtean, Mararía filmatu zuen, Antonio José Betancor-ek zuzendua; film horren bitartez, Goyarako izendatua izan zen «Errebelazio-aktorea» kategorian. Handik urte batera, Amores perros etorri zen, oskarrak jasotako Alejandro González Iñarrutirena, eta «Ingelesez besteko film onena» bezala izendatu zuten Oskarrerako.  Zineman egin dituen beste lanen artean honako hauek aurkitzen dira ...