Alea Media eta SSGIFilmCommission-en arteko lankidetza iazko udan hasi zen, kokapenak bilatzen lagunduaz eta Gipuzkoako Udal ezberdinekin bitartekaritza-lanak eginaz, leku horietan seriea filmatzeko. Zortzi hilabete hauetan, SSGIFilmCommission-ek baimenak lortzen eta filmatzearen laguntza logistikoan parte hartu du. ‘Patria’ batik bat Soraluze, Elgoibar eta Donostiako kokalekuetan filmatuko da; eta, modu horretan, Gipuzkoa zinemako plato nagusi bilakatuko da. Leku horiek ez dira filmatzeko ohiko eszenatokiak.

Loreto Mauleón eta Susana Abaitua eta Mikel Laskurain, José Ramón Soroiz, Eneko Sagardoy, Iñigo Aranbarri eta Jon Olivares aktoreak Ane Gabarain eta Elena Iruretarekin elkartu dira bilbearen bi familia protagonistetako pertsonaiak interpretatzeko. Ekoizpen honetarako, tokiko ekoizpen-enpresak eta -profesionalak izango dituzte, hala nola, Karmele Solerren makillaje estudioa Goya batekin saritua. Duela aste batzuk, udalerri bakoitzean estrak hautatu zituzten, tokiko biztanleak filmatzean inplikatzeko.

SSGIFilmCommission-ek Alea Mediaren esku jarri du filmatze-lanei laguntzeko zerbitzuen katalogo osoa. Horrela, taldeak ostatu hartzeko aukeren kudeaketa ez ezik, filmatzearen logistikarako espazioak ere eskaini dizkie.

San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en erronka nagusia da Donostia eta Gipuzkoako lurralde osoa sustatzea estatuko nahiz nazioarteko ikus-entzunezko industriaren eremuan, filmatzeak egiteko leku aproposa bezala, tokiko ikus-entzunezko sektorea eta sektore digitala proiektatzeko eta garatzeko helburuarekin. Halaber, Gipuzkoako sare bat sortu du, bertan, ekonomia garapenerako agentziak parte hartzen dute. Sareak bi helburu dauzka: zinema, telebista eta publizitatea egiten duten ekoiztetxeak erakartzea, eta haien lana erraztea.

Halaber, Gipuzkoako sare bat sortu du, filmatzeko eszenatoki Gipuzkoa hautatzen duten zinema, telebista eta publizitate ekoizleen lana errazte aldera.