GOYA TOLEDO. Haurra zela beti izan zuen gustuko interpretazio-mundua, eta laster Madrilera joango zen Cristina Rotaren eskolan matrikulatzera. 1993 eta 1996 urte artean, Pedro Olearen Más allá del jardín eta Jose Miguel Juarezen Dile a Laura que la quiero pelikuletan parte hartu zuen, pantaila txikirako serietan agertzearekin batera.
BÁRBARA GOENAGA.Interpretazioan lehen urratsak hiru urte zituela eman zituen Juan Miguel Gutiérrezen "Bai Horixe" seriean. Bederatzi urte zituela, zineman egin zuen debuta Arantxa Lazkanoren "Los años oscuros" pelikulan. En Euskal Telebista kanal autonomikoan honako hauek bezalako hainbat serietan parte hartu zuen: "Beni eta Marini" (1991), "Duplex" (1993) eta "Goenkale" (1994-2000) arrakastatsua.
ELENA SÁNCHEZ SÁNCHEZ. Canal 24 horas katean informatiboak eta "La Tarde en 24" eguneroko kultur programa aurkeztu zituen, eta, ondoren, TVEko La1-ko kronika sozialeko aurkezle izatera igaro zen; tartean, "Gente" edo "Corazón". 2014az geroztik, "Días de Cine" asteroko programa mitikoaren irudia da, 25 urtetik gorako ibilbidea duenarena. 2015eko maiatzean, lan horrekin batera "Historia de Nuestro Cine" formatu berria zuzentzen hasi zen; eguneroko programa horrek La2-eko prime time hartzen du, eta astelehenetik ostiralera Espainiako zinemaren historia errepasatzen du.
CARLOS BARRABÉS. Carlos Barrabés Interneteko ameslari eta merkataritza elektronikoaren aitzindari bezala ezagutzen da Espainian, Pirinioetako denda familiarra mendiko eta aire libreko kirolaren munduko lider bilakatu baitzuen (Barrabes.com). Esperientzia horretatik abiatuta, Carlosek Barrabés Taldea sortu zuen, aldaketa digitalarekin, berrikuntzarekin, teknologia berriekin, softwarearekin, erabiltzailearen esperientziarekin eta egun munduan operatzen duen diseinuarekin lotutako hainbat enpresak osatutako multzoa. Aktibista digitala da, eta digitalizazioaren abantailak ahalik eta pertsona eta erakunde gehienen eskura jartzen aritu da. Hasieratik, erakunde eta startup ezberdinekin egin du lan, aldaketa digitala bultzatuaz garapen sozio-ekonomikoaren zati gisa, talentua sustatuaz eta guztiei aukerak eskainiaz.
JOSE MARI GOENAGA. Donostian enpresa-zientziak ikasi ondoren, Goenagak zinema ikasi zuen Sarobe zinema-eskolan (Urnieta, Gipuzkoa). 2001. urtean, Moriarti produkzio etxearen sortzailetariko bat izan zen. Film labur batzuk zuzentzeaz gain (tartean, sari ugari lortutako Tercero B, Sintonía eta Lagun Mina; denek batera 150 sari baino gehiago), Lucio film luze dokumentala idatzi eta zuzendu du beste batzuekin batera; hau da, Donostiako Zinemaldian estreinatua eta Pelikula Dokumental Onenaren Goyara izendatua 2007. urtean.