“Game of Thrones” telesaileko familia nagusienetako bat den Targaryen familiaren armarria artelan bihurtuko da hondartzan, eta mundo osoan telesailaren estreinaldia sustatzeko balioko du.

Kontxako hondartza aukeratua izan da datorren astelehenean, abuztuaren 22an, HBO Max streaming plataforman estreinatuko den "la Casa del Dragón" telesailaren mundu mailako estreinaldia sustatzeko. George R. R. Martinen “Sua eta odola” eleberrian oinarrituta, “La Casa del Dragón” Targaryen etxearen ezinbesteko istorioa da. Telesailak 10 kapitulo ditu, eta “Game of Thrones” baino 200 urte lehenago girotzen da.

SSGFCren laguntzari esker, Donostiako Sustapenaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Sailaren menpeko bulegoa, Targaryen familiaren armarriaren harrizko birsorkuntza hondartzan ikusi ahal izango datorren astelehenetik, Abuztuak 22, asteazkenaren gauerdirarte, Abuztuak 24.

Armarriak hiru metroko diametroa izango du, eta Rocadragon uhartearen antzeko harriekin egingo da. Jon Foremanek, Land Art-eko (naturan aurkitutako materialak soilik erabiltzen dituen arte garaikideko mugimendua) erakusle berrienetako batek, artelan iragankorrak egiten ditu, batez ere harea, arroka eta adarrekin, eskala desberdinetako konposizioak sortuz, ikusizko erakargarritasun handiarekin.

Ekintza berritzaile honek, eskulturaren bitartez, mendebaldetik Donostiara hurbilduko du antzinako unibertso arkaikoa. Iparraldeak beti izan du protagonismo handia saga honetan, Itzurungo hondartzan eta Zumaiako flyschean, Rocadragoneko lehorreratzea filmatu bait zen.

SSGFCk, Gipuzkoako Itsasertzetako Zerbitzu Probintzialarekin batera, telesailaren mundu mailako estreinaldia izango den ekintza hau garatzeko behar diren baimen guztiak izapidetzen lagundu du. Horrela, igandean, 19.00etan, armarria muntatzeko eta sortzeko lanak hasiko dira, harriak deskargatzeaz gain. Astelehenean, irailaren 22ko egunsentirako hondartzara hurbiltzen diren pertsona guztiek bukatuta egongo den eskultura ikusi ahal izango dute. Bi egunetan zehar, donostiarrek eta bisitariek asteazkeneko gauerdia baino lehen desmuntatuko den eskulturaz gozatzeko aukera izango dute.