Pelikula filmatua izan den lekuko balio urbanistikoak, naturalak, kulturalak eta sozialak ondoren islatzen dituen film luzearen produkzio-etxeak 7.000 euro jasoko ditu eta Film Commission kolaboratzaileak 3.000 euro. Saria Donostiako 2019ko Zinemaldiaren esparruan banatuko da, irailaren 27an, eta ekoizleek edo haien legezko ordezkariek uztailaren 8a baino lehen egin beharko dituzte hautagaitzak.

Aurten bederatzigarren edizioa izango du sariak, eta helburua da eszenatoki bihurtzen diren hirietan filmaketekin negozio- eta enplegu-aukerak sortzen dituzten ikus-entzunezko produkzio-etxeen lana saritzea. Jarduera Donostiako Sustapenak (Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak), garapen ekonomikoaz arduratzen den udal-sozietateak, Gipuzkoako Aldundiko Kultura Departamentuarekin batera, hiriko eta Gipuzkoako lurraldeko motore ekonomiko gisa ikus-entzunezkoen industria sustatzeko erabiltzen duen estrategiaren barnean kokatzen da.

San Sebastian - Gipuzkoa Film Commission Sarira proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte ondorengo baldintzak betetzen dituzten produkzio-etxe nazionalek:

  • Fikziozko film luzea izatea. Film luzetzat hartuko dira 60 minututik gorako pelikulak.
  • Lurralde nazionalean produkzioen edo koprodukzioen zati bat garatu izana, estatuko Film Commission batek edo hainbatek egiaztatutako lankidetza izanik.
  • 2018ko urriaren 1etik aurrera estreinatua izatea edo estreinatu gabe egotea.

Produkzio-etxe bakoitzak gehienez 2 film luze aurkeztu ahal izango ditu.