Hamabost ‘La trinchera infinita’ filmarentzat dira, ‘Handia’ filmaren Aitor Arregi, Joxe Mari Goenaga zuzendarien, eta Jon Garaño zuzendariaren filmarentzat; beste lau Aritz Moreno zuzendari donostiarraren ‘Ventajas de viajar en tren’ filmarentzat eta, azkenekoa, Dibulitoon animazio estudioaren ‘Elkano, lehen mundu bira' filmarentzat.
'La trinchera infinita' euskal ekoizpena, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en elkarlanarekin filmatutakoa, film onenaren eta zuzendari onenaren kategorietan lehiatuko da. Halaber, izendapenak lortu ditu kategoria hauetan: gizonezko errebelazio aktorea (Vicente Vergara), gidoi originala (Luiso Berdejo eta Jose Mari Goenaga), emakumezko aktore protagonista (Belén Cuesta), gizonezko aktore protagonista (Antonio de la Torre), argazkia (Javi Agirre Erauso), produkzioaren zuzendaria (Ander Sistiaga), musika originala (Pascal Gaigne), muntaketa (Rául López eta Laurent Dufreche), jantzien diseinua (Lourdes Fuentes eta Saioa Lara), zuzendari artistikoa, soinua (Iñaki Díez, Alazne Ameztoy, Xanti Salvador eta Nacho Royo), makillajea eta ile apainketa eta efektu bereziak.
Izendapenak lortu dituen beste euskal ekoizpena Aritz Moreno zuzendariaren 'Ventajas de viajar en tren' izan da, lau lortu baititu: zuzendari nobela (Aritz Moreno), gidoia (Javier Gullón), zuzendari artistikoa eta makillajea (Karmele Soler eta Olga Cruz). Film honetan ere San Sebastián-Gipuzkoa Film Commission elkarlanean aritu zen.
Gipuzkoako beste ekoizpen bat ere badago izendapenetan, animaziozko film luzeen kategorian, Dibulitoon estudioaren ‘Elkano, lehen mundu bira' filma, hain zuzen. 85 minutu irauten du filmak, eta familientzat zein zortzi eta hamabi urte bitarteko haurrentzat da.
Goyetarako izendapen hauek nabarmendu egin dute bertako ikus-entzunezko sektorearen balio katea; izan ere, izendapen gipuzkoarrak daude, esaterako, gidoiaren, makillaje eta ile apainketaren, jantzien, muntaketaren kategorietan. Agerikoa da Gipuzkoan, ikus-entzunezkoen sektorean, kalitate bikaina duten enpresak eta profesionalak biltzen direla, bertako enpresa sarearen zati direnak. Gipuzkoa zinemaren lurraldea da.
Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Ernesto Gascok hau adierazi zuen: "Izendapen hauek ikus-entzunezkoen sektoreko enpresa gipuzkoarren lanaren emaitza dira, maila profesional bikaina lortu baitute eta ekosistema egokia lortu baitute proiektu garrantzitsuak egiteko".
Gipuzkoako Kultura diputatu Denis Itxasok Jose Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendariak zoriondu zituen "exijentzia narratiboa duen ibilbidearengatik" eta beraien azken filmak, ‘La trinchera infinita’, Goya Sarietarako lortu dituen 15 izendapenengatik. Itxasok zoriondu egin zituen, era berean, 2020an Zinearen Akademiaren Sariak jasotzeko aukera duten gainerako ekoizpen gipuzkoarrak.
Aurten San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission saria jaso duelako Gipuzkoarekin harremana duen beste pelikula bat eta Goya sariak jaso ditzakeena Oliver Laxek zuzendutako ‘Lo que arde’ filma da, lau saritarako izendapenak baititu: filmik onena, zuzendaririk onena, emakumezko aktore errebelazio onena eta argazki zuzendari onena. Gainera, film hau Miramemira ekoiztetxeak eta Koldo Zuazua donostiarraren Kowalski Films ekoiztetxe gipuzkoarrak ekoiztu dute.
Gala urtarrilaren 25ean izango da, Málagako José María Martín Carpena kirol jauregian.