San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-ek, Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren-Donostia Sustapena eta Gipuzkoako Aldundiko Kultura Sailaren mendeko elkar bulegoa , dohako beste online saio bat antolatu du.
Zergatik lagundu garapen jasangarriari ikus-entzunezkoen sektoretik? Nola eta zergatik mugatu gure inguruko ekoizpenen ingurumen-inpaktua? Zer onura dakar ekoizpen jasangarria izateak? On line jardunaldi honen bidez, galdera horiei eta beste batzuei erantzun nahi zaie, eta, aldi berean, sektoreko profesionalei ikus- entzunezko proiektuaren ziklo osoan jasangarritasun-estrategiak ezartzeko moduari buruz informazioa eman nahi zaie. Gai hauek jorratuko ditu saioak:
- Jasangarritasunaren testuinguru orokorra eta garapen iraunkorreko helburuak.
- Zertaz ari gara ikus-entzunezko ekoizpen iraunkorrez ari garenean?
- Ekoizpen iraunkorra lortzeko jardunbide egokien azalpena.
- Nola izan iraunkortasuneko benetako sortzailea pantailaren atzean, eta ez hil saialdian.
- Donostiako eta Gipuzkoako ikus-entzunezko produkzioetan jasangarritasun- prozesuak ezartzeko erronkak eta aukerak.
YANIRA CÁCERES | Ikus-entzunezko ekoizpen iraunkorretan aditua
"Yanira Cáceres Arocha, Ingurumen Zientzietan lizentziatua eta Naturgune Babestuetan masterra. Hamarkada bat baino gehiago darama ingurumen- aholkulari gisa ingurumen-ebaluazio, hezkuntza eta iraunkortasuneko prozesuetan, eta ingurumen-teknikari eta - ikus-entzunezko produkzioetan aholkulari gisa espezializatu zen."
- Asteartea, Azaroaren 24an / 10:00h
- IZEN EMATEA