San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-ek, Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren-Donostia Sustapena eta Gipuzkoako Aldundiko Kultura Sailaren mendeko elkar bulegoa, dohako beste online saio bat antolatu du.
Plataforma anitzeko ekosistemak aukera erakargarriak eskaintzen dizkie produktore eta banatzaileei. Hala ere, edukietarako sarbideak biderkatzeak eta zerbitzu interaktiboak eskaintzeak ez dute beti arrakasta bermatzen. Horregatik, oso gomendagarria da garai digitalak eta banaketaren balio katearen etengabeko berrikusketak ekarri duten paradigma aldaketa ezagutzea, webinario honetan aurkeztuko diren aukera berriak eskaintzen ditu eta.
"ibilbide profesional eklektikoa izan du. Fotokazetari, itzultzaile, banatzaile, salmenta agente, zinema produktore, irakasle eta bestelako lanetan aritu da. Ibilbide horretan, nazioarteko banaketa, koprodukzioen finantzaketa eta animazio telesail eta filmen produkzio eragilea jorratu ditu hainbat ekoiztetxetan, hala nola PPM MULTIMEDIA eta FILMAX, eta lau Goya sari irabazi ditu, besteak beste. Gaur egun MEDIA TRAINING & CONSULTING (prestakuntza eta aholkularitza) enpresako zuzendaria da. Halaber, aholkulari moduan lankidetzan aritzen da ICEX-ekin eta, aditu moduan, Europa Batasuneko MEDIA Creative programarekin." PACO RODRÍGUEZ | Media Training & Consulting enpresako zuzendaria.
- Asteazkena, abenduak 16 / 12:00
- IZEN EMATEA