Jada abian da, pasa den otsailaren 8tik, ‘Maixabel’ pelikularen filmaketa, Icíar Bollaín zinemagileak zuzendari gisa egingo duen hamaikagarren film luzea. Blanca Portillo eta Luis Tosar izango dira protagonista, eta Gipuzkoako zenbait tokitan filmatuko da, Donostia-Gipuzkoa Film Commission-en laguntzarekin. Gainera, jada estreinatu da ‘El internado-Las Cumbres’ telesaila ere. Atresmedia-ren telesail hau lurraldeko hainbat herritan filmatu da, Donostian, Hondarribian, Oiartzunen, Lazkaon, Usurbilen edo Astigarragan, adibidez, eta Donostia-Gipuzkoa Film Commission-en laguntza izan du, baita ere. Bi lan hauek bulego honen zerbitzuak erabili dituzte. Bulegoa Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren (Donostia Sustapenaren bidez) eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren baitakoa da, eta helburu du sektore zinematografikoa eta tokiko ikus-entzunezkoen sektore guztia sustatzea eta bultzatzea, Donostian eta haren inguruetan ikus-entzunezkoen filmaketak eta argazki saioak egiten laguntza emanez.
Donostiako Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendiak honakoa azaldu zuen: “Gipuzkoako lurraldean eginiko filmaketek punta-puntan jarraitzen dute. Izan ere, orain, aitorturiko zinemagile baten, Icíar Bollaín-en, pelikularen filmaketa dugu, eta ‘El Internado-Las cumbres’ telesailaren estreinaldia zinema plataforma garrantzitsuenetako batean, Amazon Prime Video plataforman, alegia. Gainera, bi lanek tokiko enpresen eta profesionalen laguntza dute filmaketak egiteko, eta, noski, Donostia-Gipuzkoa Film Commission-en ezinbesteko babesa kokalekuak eta baimenak kudeatzeko”.
‘Maixabel’ pelikularen zatirik handiena Gipuzkoan filmatuko da, eta Donostia-Gipuzkoa Film Commission-ek hasieratik eman du laguntza kokalekuak bilatzeko eta filmaketa baimenak kudeatzeko, bai kanpoko bai barruko tokietan, Donostian nahiz Gipuzkoako beste herri batzuetan, adibidez, Tolosan, Zarautzen, Errenterian edo Irunen. Pelikula egiazko gertaeretan dago oinarrituta, eta Maixabel Lasaren historia kontatzen du. Maixabel Lasa ETAk hildako Juan María Jaúregui euskal politikariaren alarguna da, eta bere senarraren hiltzaileekin espetxean elkarrizketa egitea onartu zuen lehenengo biktimetako bat.
Isa Campo gidoilariak eta Icíar Bollaínek idatzi dute ‘Maixabel’, eta Luis eta Blanca Portillo buru dituen antzezle zerrenda dauka.Soinu banda Alberto Iglesias donostiarraren esku egongo da, hamaika Goya sariren irabazlea eta Oscar sarietarako hiru aldiz izendatua.Javier Agirre (2017an Goya saria irabazi zuen “Handia” filmarekin) da argazki zuzendaria.Mikel Serrano (2017an Goya saria irabazi zuen “Handia” filmarekin) da arte zuzendaria.Alazne Ameztoy (2020an Goya saria irabazi zuen “La trinchera infinita” filmarekin) da soinu arduraduna.Clara Bilbao, 3 Goya sariren irabazlea, da jantzien arduraduna.Karmele Soler (2012an Goya saria irabazi zuen “La piel que habito” filmarekin) da makillaje burua eta Sergio Pérez (“Patria”, 2020) da ileapaindegiko burua.
‘Maixabel’ Kowalski Films-en (Koldo Zuazua) eta FeelGood-en (Juan Moreno eta Guillermo Sempere) ekoizpena da. Donostia-Gipuzkoa Film Commission-en lankidetzaz gain, RTVE, EiTB eta Movistar+-en partaidetza du, eta Kultura Ministerioaren Zinematografia eta Ikus-entzunezko Arteen Institutuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza. Pelikularen banaketa Buena Vista Internacional enpresak egingo du Espainian, eta nazioarteko salmentak Film Factory-ren ardurapean egongo dira.
‘El Internado-Las cumbres’ pasa den otsailaren 19an estreinatu zen Amazon Prime Vídeo plataforman, eta The Mediapro Studio eta Atresmedia Studios-en (BUENDÍA ESTUDIOS) ekoizpena da. Horko ekoizleek gidatu zuen Asier Anduezak (entrega berri honen kosortzailea), Laura Bellosok, Sara Bellosok eta Abraham Sastrek osaturiko gidoilarien taldea, zeintzuek aurretik parte hartu baitzuten "El Internado La Laguna Negra" filmeko gidoietan.Filmaketan barrena, taldeak Gipuzkoako hainbat inguru bisitatu zituen: Artikutzako basoa, Miramar Jauregia edo Easo Institutu Politeknikoa; Guadalupeko Gotorlekua eta Higerko Itsasargia (Hondarribia); San Esteban Eliza eta Arditurriko Meategiak (Oiartzun); Infantado Jauregia (Lazkao); Torrea Etxea (Usurbil); Loraldi negutegia (Astigarraga). Horretarako, Donostia-Gipuzkoa Film Commission-en laguntza izan zen, kokalekuak bilatzeko eta baimenak izapidetzeko.
Bi ikus-entzunezko proiektuentzat, Donostia-Gipuzkoa Film Commission-ek Gipuzkoako garapen agentziekin batera lan egin du, eta horiek laguntza eman dute kokalekuak bilatzeko eta baimenak izapidetzeko orduan.