Euskadiko Ikus-entzunezko Ekoizleen Elkarteak, IBAIAk, informaziojardunaldi bat antolatu du Donostiako Sustapenarekin sinatutako hitzarmenaren lankidetzaesparruan. Bertan jakinaraziko dira Gipuzkoako Foru Aldundiak ikusentzunezko industria hobetzeko onartu dituen zerga aldaketak.
Jardunaldia datorren maiatzaren 26an izango da, 10:30etik 12:00etara. Aurrezaurre jarraitu ahal izango da, Donostiako Zuatzu enpresa-parkeko Pi@ eraikinean, baita online ere, jardunaldiaren bezperan inskripzioan eskatu duten pertsonei bidaliko zaien esteka baten bidez.
Jardunaldian Iñigo Garmendia izango da, Norgestión-eko Lege eta Zerga Saileko bazkidezuzendaria. Aditu horrek indarrean dauden pizgarrisistemen azterketa konparatiboa egingo du, bai foru-araudien bidez, baita estatu-araudien bidez ere.
Izena ematea nahitaezkoa izango da bai aurrezaurre bai online joateko. Horretarako, maiatzaren 23a baino lehen, esteka hau bete behar da:https://bit.ly/3lrrmzm
Laguntzaileak: