Donostiako Sustapenak, Ibaiak, Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak, eta San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionek antolatutako jardunaldira gonbidatzen zaitu. Lineako saio bat izango da eta datorren ekainaren 26an ospatuko da, bertan, foru lurraldeko zerga aldaketak eta grabazioak erakartzeko izan dezaketen eragina aurkeztuko dira.

2019ko abenduan, Gipuzkoako Foru lurraldeak 57/2019 Foru Dekretua onartu zuen, abenduaren 27koa, zeinaren bitartez Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzen zen kultura sustatzeko pizgarriak garatzeko, eta ikus-entzunezko zail gisa hartzeko obrek zein baldintza dituzten azalduko da, aipaturiko zerga kenkariak aplikatzeko beharrezko betekizunak azalduaz edo zerga pizgarria aplikatzeko arrazoizko txostena egitea zein organori dagokion zehaztuko da.

Norgestion enpresako Iñigo Garmendiak emango du saioa, eta 10:00etatik 11:30tara izango da. Donostia Sustapenaren webgunean eman daiteke izena, doan.

 

Parte-hartu nahi dut