Donostia-Gipuzkoak egiaztatutako zinema-tradizioa du; nabarmena da duen paisaia- eta arkitektura-balioa, eta horri eguzkia, euria, haizea edo behe-lainoa gehitzen badizkiogu, aukera zabala eskaintzen du. Horrek guztiak eta hazten ari den ikus-entzunezkoen industriak zure ikus-entzunezko edozein ekoizpenetarako paregabeko plato bihurtzen dute gure lurraldea.

Bestelako zerbaiten bila ari bazara, bete ezazu ondorengo inprimakia (Datuen babesari buruzko informazio gehigarria). Behin agiria bete ondoren, bidal iezaguzu Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora. 

AUKERA Nahi al duzu zure espazioa filmaketetarako eskaini?

Edozein eratako jabetza/espazio izan daiteke filmaketa baterako kokaleku egokia: etxe modernoak, zaharrak, abandonatutakoak, eraikinak, dendak, upategiak, basetxeak, ukuiluak, igogailuak, garajeak, etab. Esan iezaguzu zer bilatzen duzun, ondorengo inprimakia beteta. (Datuen babesari buruzko informazio gehigarria).

Zure kokalekua nola aurkeztu (FAQ)

 

Bete itzazu datu hauek, kokalekua non dagoen jakin dezagun.

Erabil ezazu eremu hau espazioaren deskribapen zehatza egiteko; aipa itzazu noizkoa den, dituen ezaugarri bereziak, eta espazioa antzerako beste kokaleku batzuetatik bereiz dezakeen guztia. Era horretan, zehatzagoak izango dira bilaketen emaitzak.

 

NOLAKOAK IZAN BEHAR DIRA NIRE KOKALEKUAREN ARGAZKIAK?

  • Gutxienez bost argazki eta gehienez 20 aurkeztu behar dira.
  • Argazki-kamera digitalez ateratako argazkiak izan behar dute.
  • Zure jabetzako kokalekuak dituen aukerak baloratzeko, lokalizatzaileek kokalekuaren ideia orokorra eta ikuspegi zabala beharko dute. Pentsa ezazu nola egin argazkiak, espazioa behar bezala ikus dadin. Egin itzazu kanpoaldearen argazkiak, hainbat angelutatik.
  • Erakutsi nahi dituzun gelen argazkiak egiteko, jar zaitez gelaren izkinan, egunez eta argiak piztuta, argiztapen ona egon dadin. Hobeto flashik gabe egitea.
  • Ez dago gela guztien argazkiak egin beharrik, zerbait berezia dutenena soilik, espazioari bereizitasuna ematen diotenena.
  • Ez sartu xehetasunen argazkirik (dekorazioa, loreak, ateak…), eta saia zaitez espazioak hutsik egon daitezen, pertsonarik gabe.
  • Kalitate oneko argazkiak izan behar dira:
    • Argazkiaren zabalera: gutxienez 1024 pixel
    • JPG konpresioa, gutxienez 7 (% 70)
    • Gehienezko pisua irudi bakoitzeko: 2 Gbyte

DATUAK EGUNERATZEA

  • Direktorio hau tresna erabilgarria eta eraginkorra izan dadin, sei hilabetean behin zurekin harremanetan jarriko gara, datuak eta kokalekua oraindik aktibo dagoen egiaztatzeko. Harremanetarako ematen diguzun helbide elektronikora idatziko dizugu. Mezuari erantzun, eta dena zuzen dagoela baieztatu edo aldaketen berri eman baino ez duzu egin behar.
  • Erantzuten ez diozun lehenengo aldian: kokalekua ezkutatu egingo da webgunean.
  • Erantzuten ez duzun bigarren aldian, berriz, zuzenean baja emango diogu kokalekuari.

ZUEKIN HARREMANETAN JARTZEN DIRENEAN KONTUAN IZAN BEHAR DITUZUEN GAUZAK

  • Zenbat egunez eta orduz okupatuko duen espazioa ekoiztetxeak.
  • Iker ezazue zer filmatuko duten: deskriba diezazkizuetela guztiz eszena guztiak.
  • Aldez aurretik espazioa prestatzera joango al da lantaldea? Noiz?
  • Zenbat pertsonak hartuko du parte ekoizpenean?
  • Jantzigela modura erabiltzeko edo materiala gordetzeko espazioren bat beharko al dute?
  • Non aparkatuko dituzte filmaketako ibilgailuak?
  • Argiztapenerako aparteko potentzia (sorgailua) beharko dute, edo etxekoa erabiliko dute?
  • Aldaketak egingo al dituzte espazioan?
  • Non jango dute lantaldeko kideek?
  • Zein da lantaldea sartu eta irten dadin sarbiderik egokiena?
  • Zenbat denbora igaroko da espazioa hasieran zegoen moduan egon dadin? Lantaldeak egin ditzala aldatu beharreko espazioen argazkiak, ondoren dena zegoen bezala utz dezaten.

KONTRATUARI BURUZ

  • Nahi dituzun klausulak gehitu diezazkiokezu kontratuari; pentsa ezazu horrek negoziazioa luzatuko duela.
  • Akordioak itzultzeko aukera ematen dio ekoiztetxeari, beharrezkoa balitz, elkarrekin adostutako egunetan.
  • Jakinarazi ekoiztetxeari zer murrizketa dauden hasierako bileratik.

ASEGURUARI BURUZ

  • Ekoiztetxeek asegurua izan behar dute, zure jabetzako espazioan filmaketan gerta daitekeen edozein kalte estaliko duena; eska iezaiezu erakustea!
  • Baliodun X egun izango duzu (kontratuaren arabera, baina 5 egun izan ohi dira) filmaketa amaitzen denetik, kalterik dagoen egiaztatu eta “Kalteen txostena” egin dezazun. Epe hori igaro ondoren, ekoiztetxeak ez du batere erantzukizunik izango.

PREZIOARI BURUZ

  • Zurea da kokalekua, beraz, egoki deritzozun prezioa jar dezakezu: izan dadila eskaini behar diozun denbora eta filmaketak eragin diezazkizun eragozpenak konpentsatuko dizun prezioa. Hala ere, hiru ordainsari mota bereizi ohi dira:
  • Bata, ikasleentzako eta laburmetraietarako: hauxe da merkeena, eta doaneko lagapena egitea ere azter daiteke (filmaketa hasi baino lehen bermea eskatuta, kalteren bat sortzen badute ere).
  • Telesailetarako eta film luzeetarako beste bat: bitarteko prezioa.
  • Publizitaterako prezioa: garestiena.
  • Beti duzue berme bat eskatzeko aukera, filmaketa amaitzen denean itzuliko dena.
  • Gehiegizko prezioak jartzen badituzue, uxatu egin ditzakezue zuen kokalekuan filmatzeko interesa duten eragileak, eta informazio hori gainerako profesionalengana irits daiteke, gainera.

AHOLKUAK

  • Egokiena da kokalekuaren eta ekoiztetxearen aldetik negoziatzeko pertsona bakarra egotea.
  • Izan zaitezte malguak eta ulerkorrak ekoiztetxeekin; filmaketetan, ohikoa izaten da ordutegi eta egun aldaketak egotea.

 

Bete inprimakia