NORENTZAT: Beren nazioarteko negozioa hasi edo finkatu nahi duten donostiako Eteentzat.
San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-ek, Donostiako Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren-Donostia Sustapena eta Gipuzkoako Aldundiko Kultura Sailaren mendeko elkar bulegoa , dohako beste online saio bat antolatu du.
Nazioarteko ekoizpenei emaniko zerga pizgarriak sartzeari esker, plato gisa Espainia hautatzeko aukera aztertzen hasi ziren estudio handiak, streaming-eko plataforma globalak eta nazioarteko telebista kateak. Prest gaude lehiatzeko? Zer rol dute Film Commission-ek service enpresen aurrean? Zer tresna behar dira estrategia nazional integratua eta asmo handikoa garatzeko? Webinarraren amaieran, Gipuzkoak eskaintzen dituen aukerak azpimarratuko ditugu, bai nazioko eta nazioarteko koprodukzioentzat, bai atzerriko filmaketentzat.
PACO RODRIGUEZ. Media Training & Consulting enpresako zuzendaria. Ibilbide eklektikoa du, eta fotokazetari, itzultzaile, banatzaile, salmenta agente, zinema ekoizle, irakasle eta abar gisa lan egin du. Nazioarteko banaketa, koprodukzioen finantzaketa eta animazioko metraje luzeko serieen ekoizpen exekutiboa egin ditu zenbait ekoizpen etxetan, adibidez, PPM MULTIMEDIA eta FILMAX, lau Goya sari lortuz, besteak beste. Gaur egun, MEDIA TRAINING & CONSULTING (Prestakuntza eta aholkularitza) enpresaren zuzendaria da, eta aholkulari gisa lan egiten du ICEXentzat eta aditu gisa EBko MEDIA Creative programarentzat.
Izena emateko epea ekitaldiaren aurreko eguneko 14.00tan bukatuko da. Ez dira epe honetatik kanpora iristen diren eskaerak onartuko. Zure partaidetza baieztatzen duen email-a ez baduzu jaso jarri gurekin harremanetan.
- Asteazkena, apirilak 28 | 10:00
- PARTE HARTU NAHI DUT