Ikus-entzunezkoen sektorearen industriak gero eta argiago du jasangarritasuna sustatzen duten neurriak ezarri behar direla ikus-entzunezkoen arloko jardueretan. San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission ildo horretan aritu da lanean 2021ean barrena, beste esperientzia batzuk aztertuz eta sektorearekin bere kezkak partekatuz, eta IBAIA Ikus Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eman du laguntza prozesuan. Prozesu honen barnean, jarduera jasangarrien dekalogoa ere egin da, eta jardunaldian aurkeztuko da dekalogo hori. Horrez gain, ikus-entzunezkoen bi ekoiztetxek beren esperientzia kontatuko digute, jasangarritasunari buruzko benetako kasuak aurkeztuz, eta Zine Akademiak, berriz, jasangarritasuna saritzeko helburuarekin garatzen ari den zigilu berdea aurkeztuko du.
YANIRA CÁCERES | Ingurumen Zientzietan lizentziatua eta Ingurune Natural Babestuetan masterra. Ingurumen aholkulari lanetan hamar urte baino gehiago daramatza, ingurumen ebaluazio, heziketa eta jasangarritasun prozesuetan, eta ikus-entzunezko ekoizpenetan ingurumen teknikari eta aholkulari gisa espezializatuta dago. San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-ekin lankidetzan jardun du, bai hainbat jasangarritasun jarduera garatzeko orduan, bai film commission honen ikus-entzunezko ekoizpenen jasangarritasun dekalogoa egiteko orduan.
LEIRE APELLANIZ | hainbat ikus-entzunezko proiekturen zuzendaria eta ekoizlea, bere ekoiztetxeen bidez: Sr & Sra (Aritz Morenorekin batera) eta Apellaniz y de Sosa (Ion de Sosarekin batera). Egin dituen proiektu batzuk dira Espíritu Sagrado eta Ventajas de Viajar en Tren izenekoak. Gaur egun Una Ballena izeneko film luzea egiten ari da. Era berean, zenbait zine jaialditan ere lan egin du, adibidez, Valladoliden eta Sevillan, eta Donostiako Zinemaldiko Departamendu Teknikoko arduradun gisa ere aritu da. IBAIA elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kide da.
KATIXA DA SILVA | freelance gisa lan egiten du hainbat ekoiztetxerentzat, ekoizpen buru, ekoizpen zuzendaritza eta ekoizpen exekutibo eginkizunetan. Duela gutxi lan egin duen ekoizpen batzuk hauek dira: Vitoria 3 de Marzo, La pequeña Suiza, El vasco, Akelarre, Baby, Ilargi Guztiak, Ane eta La cima. CSC Films bere ekoiztetxearekin zenbait proiektu ari da lantzen, film motzak nahiz luzeak, bereziki zinemagile berriak susta.
JUAN VENNERI | Argazkilaritzan formatua Instituto Fotográfico Argentino erakundean. Ondoren, bere karrera sukaldari gisa garatu du Batzelonan eta bere karrera catering zerbitzuak ematera bideratu du kultur ekitaldietan (Grec Antzokia, Primavera Sound Jaialdia, Bread & Butter). Gaur egun, Circular Food Manager funtzioa egiten du Una Ballena film luzearen ekoizpenean."
ESMERALDA RUIZ | publizitatean eta harreman publikoetan lizentziatua da eta bere karrera marketineko hainbat enpresatan garatu du. Gaur egun, komunikazio estrategiaren ardura du, bai eta filmaketetan ESK politika eta jasangarritasun sistema ezartzearen ardura ere, Fresco Films ekoiztetxean. Ekoiztetxe honek kudeatzen ditu nazioarteko ikus- entzunezkoen ekoizpen zerbitzuak publizitatearen arloan, pelikulen arloan eta Terminator, Tronuen Jokoak edo West World gisako telesailen arloan.
TOTE TRENAS | Argazki zuzendaria da, eta hainbat ekoizpenetan hartu du parte. Irudi arduraduna da film luze, film motz, telesail, spot eta bideoklip ugaritan. Horien artean nabarmentzen dira, besteak beste, Cuéntame cómo pasó eta Hospital central telesailak edo Fugitiva edo No te fallaré film luzeak. Espainiako Argazki Zuzendarien Elkarteko presidente eta Europako Argazki Zuzendarien Federazioko presidente izan da. Gaur egun, Zine Akademiaren Zigilu Berdearen arduraduna ere bada.
* Izena emateko epea ekitaldiaren aurreko eguneko 14.00tan bukatuko da. Ez dira epe honetatik kanpora iristen diren eskaerak onartuko. Zure partaidetza baieztatzen duen email-a ez baduzu jaso jarri gurekin harremanetan.
- Asteartea, azaroak 30 | 12:30
- PARTE HARTU NAHI DUT