Tokikoa, globala edo glokala: zer-nolako estrategia jarraitu behar du produkzio-enpresa independenteak?

Donostiako Sustapenak zinemagintza, ikusentzunezko eta arlo digitaleko enpresa eta profesionalei zuzenduriko jardunaldi honetara gonbidatzen zaitu.

2019ko urriak 24 10:00 a 13:30 Pi@ eraikina.

 

EGITARAUA

10:00-10:10. Ongietorria Donostiako Sustapenaren eskutik.

10:15-11:00. Fikziozko serieen joerak estatu-mailan eta nazioartean Paco Rodríguez - Media Training & Consulting-en zuzendaria Duela urte batzuetatik hona, Espainiako telebista- merkatua bereziki interesgarri bilakatu da fikziozko ekoizleentzat. Ikus-entzunezko paisaia izugarrizko abiaduran ari da aldatzen, eta bideo-plataformek eskaripean ezarri duten dinamismoak bereizten du. Testuinguru berri horretan, sortzaileek eta ekoizle independenteek aprobetxatu behar dituzte paradigma berri honek eskaintzen dituen aukerak; alegia, kokapen onena bilatzea gero eta globalagoa den munduan, tokikoa ere nagusi izanik, baina gero eta "glokalagoa" izateko joerarekin.

11:00-11:20. HBO ESPAÑA Miguel Salvat – Edukien Zuzendaria Produkzioak agintzeko prozesua plataformak lan egiten duen merkatu ezberdinen arabera, kasu honetan, HBO Europa.

11:20-11:40. Atsedenaldia-kafea.

11:40-12:00. Sorterriko serie digitalak: Nola egin fikzioa audientzia integratuaz Alberto Fernández Torres Eduki - Digitalen zuzendaria RTVEk Playz kanal digitala atera du, pantaila berrietarako fikzioan espezializatua, sare sozialetan narratiba interaktibo eta integratu berriak esperimentatuaz.

PROGRAMA (Segunda parte)

12:00-12:15. Ikasketa-kasu praktikoa: Hierro, Europako koprodukzioa Alfonso Blanco - Portocaboko Ekoizlea Hierro seriean egindako ekoizle exekutiboaren lanaren bitartez, Espainiako telebista-serieen egungo produkzio-eredua aztertzea. Agindupeko produkzioa eta koprodukzioa. Telebista egiteko bi modu.

12:15-12:30. Ikasketa-kasu praktikoa: Entre Olivos Antonio Jimenez Cuadri – Produktore Exekutiboa Andaluzia eta Mexiko arteko nazioarteko koprodukzioaren aurkezpena, Canal Sur-erako eta Clarovideo plataformarako, oliben marka batek babestua. Entre Olivos seriean, intriga eta drama konbinatzen dira oliba-olioaren produkzioaren eta esportazioaren inguruan.

12:30-12:45. Ikasketa-kasu praktikoa: The paradise Mariano Baselga Gil - MEDIAPROren Senior Development Executive The Paradise MediaPro-ren koprodukzioa da, Finlandiarekin batera egina, zehazki Finlandiako YLE eta MRP Matila Róhr Productions Oy telebista publikoarekin. Drama kriminala Fuengirolan, Malagako Eguzki Kostako herrian filmatu da, han 15.000 bateko komunitate finlandiar bat dago.

12:45-13:30. Eztabaida eta jardunaldiaren amaiera

 

HIZLARIAK 


 

Paco RodriguezPACO RODRIGUEZ. Media Training & Consulting-en zuzendaria.

Nazioarteko banaketan, koprodukzioen finantzaketan eta ekoizpen exekutiboan lan egin du. Egun, MEDIA TRAINING & CONSULTING zuzentzen du, eta ICEX-en aholkularia eta EBeko MEDIA Creative programarako aditua.

 

Paco RodriguezMIGUEL SALVAT. Edukien Zuzendaria.

Canal+ katearen sortze- taldekoa da (autopromozioa, programen ekoizpena, programazioa). Canal Satélite Digital (kanalen sormena eta kudeaketa). Paramount Comedy-ren zuzendari nagusia. Canal+/Movistar+ edukien zuzendaria Premium lineala eta eskaripean. HBO España, produkzio orijinala.

 

Paco RodriguezALBERTO FERNÁNDEZ TORRES. Eduki Digitalen Zuzendaria.

Fikzioen transmedia estrategia arrakastatsuak garatu ditu; hala nola, El Ministerio del Tiempo. 2017az geroztik, Korporazioaren kanal gaztea koordinatzen du, Playz; hamar fikzio digitaletik gora estreinatu ditu 2 urte baino gutxiagoko denboraldian.

 

Paco RodriguezALFONSO BLANCO BEMBIBRE. Portocaboko Ekoizlea.

Portocaboko CEO gisa, enpresa Europako telebista-serieen koprodukzioaren merkatuko erreferenteetariko bat izatera iritsi da. Espainian ibilbide luzeko ekoizle exekutiboa da; Hierroren arduradun gorena izan da, Espainia (Movistar+) eta Frantzia (Arte) artean batera ekoitzitako prime- time-ko lehen seriea.

 

Paco RodriguezANTONIO JIMÉNEZ CUADRI. Produktore Exekutiboa.

“Se llama copla” programaren (9 denboraldi) eta Entre Olivos seriearen (2 denboraldi) ekoizle exekutiboa.

 

 

Paco RodriguezMARIANO BASELGA GIL. Senior Development Executive.

MEDIAPROren Senior Development Executive eta “The paradise”seriearen sortzailea eta gidoilaria. Los Serrano eta Los Hombres de Paco serieen gidoilaria izan da. El Internadoren gidoi koordinatzailea eta ekoizle exekutiboa. Vive Cantando eta Algo que Celebrar serieen sortzailea eta ekoizle exekutiboa