60%

% 60 ARTEKO KENKARIA,
IKUS-ENTZUNEZKO EKOIZPENETAN
EGINDAKO INBERTSIO ETA GASTUENGATIK

70%

% 70 ARTEKO KENKARIA – JATORRIZKO
BERTSIO BAKARRA EUSKARAZ

San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission

San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission zinemaren eta oro har, ikus-entzunezkoen tokiko sektorea sustatzeko eta promozionatzeko zeregina duen zerbitzua da, Donostian eta Gipuzkoan
ikus-entzunezko filmaketak eta argazki-saioak erraztuz.

San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren, Donostia Sustapenaren bidez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultur Saileko mendeko elkar bulegoa da.
Gipuzkoako Garapen agentziekin batera lan egiten du.

Gehiago irakurri

Zerga-pizgarriak

Donostian-Gipuzkoan, hitz hutsak baino zerbait gehiago da ikus-entzunezkoen sektoreari ematen zaion babesa, izan ere, zerga-pizgarri garrantzitsuak ematen dira.

Bertako profesionalak

Donostia-Gipuzkoan, IKUS-ENTZUNEZKOEN SEKTOREKO BALIO-KATE OSOA aurkituko duzu: Kalitate bikaineko profesionalak, hainbat sari jaso dituztenak.

Juego de tronos telesailaren lurraldea

Donostia-Gipuzkoan, askotariko kokalekuak aurkituko dituzu; horrela, oso bestelako eszenatokietan filmatu ahal izango duzu, bidai luzerik egin beharrik gabe.

ESKA EZAZU BAIMENA
Gipuzkoan filmatzeko

San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission batzordeak zinema-, telebista-, argazki- eta publizitate-ekoiztetxeen eskura jartzen du beraien proiektuak erraztera bideratutako doaneko zerbitzu pertsonalizatuen aukera zabala.

Eskatu baimena

ENPRESAK ETA PROFESIONALAK
ikus-entzunezkoen benetako balio-katea

Enpresa eta profesionalen direktorio oso bat dugu ikus-entzunezko proiektu baten garapen-kate osoan: ideiagintza, ekoizpena, postprodukzioa eta banaketa.

Ikusi enpresak  Eman alta

KOKALEKU bikainak
eta ikusgarriak zure proiekturako.

Donostia-Gipuzkoak egiaztatutako zinema-tradizioa du; nabarmena da duen paisaia- eta arkitektura-balioa, eta horri eguzkia, euria, haizea edo behe-lainoa gehitzen badizkiogu, aukera zabala eskaintzen du....

Gehiago jakiteko

ZINEMA-LURRALDEA

Tradizioz zazpigarren arteari lotuta egon den lurraldea da Donostia-Gipuzkoa. Filmen eszenatokia eta jaialdien hiria da; gainera, ekoizpenaren eta postprodukzioaren alorreko enpresak ditu, non kalitate handiko profesionalek era guztietako ikus-entzunezko produktuak garatzen dituzten: film luzeak, telebista-saioak, animazioko telesailak...

IKUS-ENTZUNEZKOEN EKOSISTEMA

Kalitate handiko bertako profesionalez eta enpresez osatutako ekosistema dugu Donostia-Gipuzkoan, nazio zein nazioarte mailako sariak jaso dituztenak, eta ikus-entzunezko balio-kate osoa hartzen dutenak. Hemen dute egoitza ikus-entzunezkoen industriako erakunde eta organismo
garrantzitsu askok ere.

Gehiago jakiteko

FILMOGRAFÍA

Nazio zein nazioarte mailako prestigio handiko zuzendari askok aukeratu du Donostia eta, oro har, Gipuzkoa bere filmetarako. Woody Allen, Gracia Querejeta, Julio Medem, Iciar Bollain edo Aitor Gabilondo zuzendariek, esaterako, film eta serie mitikoak grabatu dituzte, hala nola La herida, Loreak, Handia, Juego de Tronos, Patria, Maixabel …