Covid-19aren ondoriozko ia hiru hilabeteko geldialdiaren ondoren, pelikula eta publizitate iragarkien filmaketak pixkanaka itzultzen ari dira normaltasunera, Gipuzkoan burutzen diren filmaketa guztiei zerbitzua ematen dien San Sebastian- Gipuzkoa Film Comission bulego teknikoaren laguntzarekin. Pelikula batek, ‘Ilargi guztiak’, jada lortu du filmaketa amaitzea eta beste proiektu batzuek, hala nola ‘El internado: las cumbres’ telesailak, grabaketei berrekin diete Gipuzkoako hainbat kokalekutan, betiere filmaketetara egokitutako prebentzio eta higiene neurriak barne dituen Ministerio Aginduan ezarritako segurtasun neurriak zorrozki errespetatuta.

Antolatzaileak lehen lanak jasotzen ari dira jadanik, eta sare sozialetako plataformetan ikus daitezke. Ekimenak San Sebastian Gipuzkoa Film Commission erakundearen babesa bildu du dagoeneko. Zinemagintzaren eta kulturgintzaren aldeko zaletasuna sustatzeaz gain, konfinamendu-egun hauetan dibertimendua eta ikaskuntza uztartzeko aukera ematen du. ‘Etxebegiak’ tailerreko parte-hartzaileek IKERTZEk prestatutako material didaktikoa eskuratu dezakete. Horrela, zinemaren aurrendarien lana ezagut dezakete (Lumière anaiak eta Alice Guy), eta ondoren film labur bat sortzen ikasi, hasiera-hasieratik ...

Woody Allen zuzendari estatubatuarraren filmak eta “Patria” (HBO) eta “La línea invisible” (Movistar) telesailek, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en elkarlanarekin eginak, 2019 urtea urte historiko bilakatu dute, Donostian eta Gipuzkoan egindako filmatzeei dagokienez. Izan ere, proiektuen garrantzia eta kalitatea handia izan da eta aurrekontu gisa izan dituzten 35 milioi euroek ondorio ekonomiko handiak eragin dituzte. Datu ekonomikoez gain, Woody Allenen tamainako nazioarteko zuzendari baten film batek hiriaren eta lurraldearen irudian izan dezakeen eragina ere nabarmendu behar da. SSGIFilm Commission Gipuzkoako lurraldeko filmatze guztiei zerbitzua eskaintzen dien baterako bulegoa da (garapen-agentziekin elkarlanean), Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren-Donostia Sustapenaren eta Gipuzkoako Aldundiko Kultura Sailaren menpe dagoena ...

María Fontán, “Zerua hautsi zen gaua” laburmetraia proiektuarekin, izan da Oihua! sorkuntza ekimenean aukeratutako sortzailea. Donostia Kulturak, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionek eta Gazteak bultzatutako ekimena da Oihua!. Euskaraz filmatzen den fantasiazko generoa indartzeko helburuarekin sortu da. Deialdia 35 urte arteko sortzaile hasiberrientzat izan da. Irabazleak Paul Urkijo zuzendariaren aholkularitza jasoko du lan prozesuan zehar eta erakundeek 7.000 euro inguruko ekoizpen aurrekontua jarriko dute laburmetraia Gipuzkoan filmatu eta bukatzeko. Larrotxene Bideoren tutoretzapean eta elkarlanean ekoiztuko da gidoia.

Hamabost ‘La trinchera infinita’ filmarentzat dira, ‘Handia’ filmaren Aitor Arregi, Joxe Mari Goenaga zuzendarien, eta Jon Garaño zuzendariaren filmarentzat; beste lau Aritz Moreno zuzendari donostiarraren ‘Ventajas de viajar en tren’ filmarentzat eta, azkenekoa, Dibulitoon animazio estudioaren ‘Elkano, lehen mundu bira' filmarentzat. 'La trinchera infinita' euskal ekoizpena, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission-en elkarlanarekin filmatutakoa, film onenaren eta zuzendari onenaren kategorietan lehiatuko da. Halaber, izendapenak lortu ditu kategoria hauetan ...

Donostia-Gipuzkoa Film Commission erakundeak –Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak osatua, Gipuzkoan errodajeak sustatzeko– bisitan izan ditu publizitatearen alorreko hainbat ekoizpen-etxe alemaniarretako ordezkariak. Bidaia horren helburua Donostia eta Gipuzkoa ezagutaraztea izan da, etorkizuneko filmaketetarako. Bisitariek Deba, Elgoibar, Mutriku eta tankerako udalerriak ezagutu dituzte, eta Donostiako kaleetan barrena ibili dira ...

35 urte arteko sortzaile berria bazara eta euskaraz fantasiazko edo beldurrezko lm labur bat egiteko gidoia baduzu, hori guztia egi bilakatuko dugu.

San Sebastián-Gipuzkoa Film Commission-ek, Larrotxene Bideok eta Donostiako Beldurrezko Asteak, Gaztearekin batera, ekimen hau aurkezten dute.

Donostiako Sustapenak zinemagintza, ikusentzunezko eta arlo digitaleko enpresa eta profesionalei zuzenduriko jardunaldi honetara gonbidatzen zaitu. Zure zai gaude!

Asturias Paraíso Natural Film Commission-eko lankidetzarekin filmatutako film luzeak epaimahiaren saria irabazi du, filmatu zen lekuko balioak hobeto adierazi dituena izateagatik. Honako hauek osatu dute epaimahaia: Fernando Guillén Cuervo, Nerea Barros, Yolanda Flores, Cristina Iglesias eta Ouka Leele. Saria 10.000 eurotan izan da, eta Oliver Laxe zuzendariak, Miramemira-ko Andrea Vázquez eta Xabier Font ekoizleek eta Asturias Paraíso Natural Film Commission-eko ordezkariek jaso zuten, Donostia Zinemaldiko esparruan garatutako ekitaldi batean.

Epaimahaia Fernando Guillén Cuervo aktoreak, Cristina Iglesias eskultoreak, Yolanda Flores kazetariak, Nerea Barros aktoreak eta Ouka Lele argazkilariak osatuko dute, eta saria bost pelikula finalistetako bati emango dio datorren irailaren 27an, Donostiako Zinemaldiaren astean, filmatutako lekuko balioak ondoen islatzen dituen film luzeari. Saria 7.000 eurokoa izango da pelikularen ekoizlearentzat eta 3.000 eurokoa Film Commission kolaboratzailearentzat. 

San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionek izen bera daraman sariaren bederatzigarren edizioa beteko du aurten, eszenatoki bihurtzen diren lurraldeetan filmaketekin enplegua eta negozioa sortzen eta lurralde horien irudiaren oihartzuna lortzen duten produkzio-etxeen eta Espainiako Film Commissioneen lana saritzearren ...

2019. urtea urte historikoa izango dela aurreikusten da, Woody Allenen azken pelikula bezalako filmatze edo HBOren ‘Patria’ eta Movistarren ‘La línea invisible’ bezalako serieei esker. Gipuzkoako lurralde osoko filmatzeetarako zerbitzua eskaintzeko baterako bulegoa sortu ondorengo lehen urtean, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commisionek, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoaren-Donostiako Sustapenaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren mendeko erakundeak, lurraldeko garapen-agentzien lankidetza ere izanik, 87 filmatze burutu ditu hiriburuan eta lurraldeko herri ezberdinetan, eta zuzeneko inbertsioa 4,2 milioi eurokoa izan da.

Pelikula filmatua izan den lekuko balio urbanistikoak, naturalak, kulturalak eta sozialak ondoren islatzen dituen film luzearen produkzio-etxeak 7.000 euro jasoko ditu eta Film Commission kolaboratzaileak 3.000 euro. Saria Donostiako 2019ko Zinemaldiaren esparruan banatuko da, irailaren 27an, eta ekoizleek edo haien legezko ordezkariek uztailaren 8a baino lehen egin beharko dituzte hautagaitzak.

HBO, Movistar eta zuzendari finkatuen proiektuak, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionen lankidetzarekin Udaberri honetan, Gipuzkoako lurraldea telebistako bi serieren eta pelikula baten eszenatoki bilakatu da; hain zuzen ere, HBOren ‘Patria’ eta Mariano Barrosoren ‘La línea invisible’ serieak eta Pablo Agüerok zuzendutako ‘Akelarre' pelikula filmatu dira. Modu horretan, Gipuzkoan batera filmatutako filmazio garrantzitsuen marka guztiak hautsi dira, batik bat Donostian, eta horrek erakusten du San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionek betetzen duen paper garrantzitsua bitartekaritza-lanak egiteko eta dagozkien baimenak kudeatzeko orduan. Hilabete oparo horretan, Zararen iragarki bat ere grabatu da Donostiako eszenatoki ezberdinetan, eta modako marka ezagunaren nazioarteko web orrialde guztietan ikus daiteke ..

Azken kapituluetan berriro ere Donostia agertuko da hiriko puntu ezberdinetan filmatutako eszenen bitartez, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionen lankidetzari esker. 2015eko apirilean estreinatu zenetik, seriea Donostiako kokapen enblematikoetan filmatu da; hala nola, Alde Zaharra, portua edota Igeldo Mendia. ‘Alli Abajo’ seriean, gainera, tokiko kulturako alderdi bereizgarriak erakutsi dira; esate baterako, gastronomia, danborrada edo ‘kuadrilla’.

Alea Media eta SSGIFilmCommission-en arteko lankidetza iazko udan hasi zen, kokapenak bilatzen lagunduaz eta Gipuzkoako Udal ezberdinekin bitartekaritza-lanak eginaz, leku horietan seriea filmatzeko. Zortzi hilabete hauetan, SSGIFilmCommission-ek baimenak lortzen eta filmatzearen laguntza logistikoan parte hartu du. ‘Patria’ batik bat Soraluze, Elgoibar eta Donostiako kokalekuetan filmatuko da; eta, modu horretan, Gipuzkoa zinemako plato nagusi bilakatuko da. Leku horiek ez dira filmatzeko ohiko eszenatokiak ...

Mediapro ekoizlea Donostia kontuan hartzen ari da Iparramerikako zinemagilearen hurrengo pelikula grabatzeko hiria bezala, eta, horretarako, lehen bilera egin du San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionekin, ekoizpenaren funtsezko premiak, taldearen ostatatzea, bulegoak edo baimenen izapidea bezalako gaiak aztertzeko. Ernesto Gasco alkateordeak, SSGIFilm Commissionen arduradunak, bilera gogobetekoa izan zela esan zuen: “Gure ustez, Donostiak ederki asko bete ditzake mahai gainean jarri dituzten planteamenduak eta beharrak. Taldeak eta pelikulako aktoreek hemen ostatu hartzeko aukerak eskaintzeko lan egingo dugu. Donostiarentzat oso ona da Woody Allenek gure hiria filmatzeko aukeren artean edukitzea, hiriaren marka propioa nazioartekotzen lagunduko bailuke”.

Haurra zela beti izan zuen gustuko interpretazio-mundua, eta laster Madrilera joango zen Cristina Rotaren eskolan matrikulatzera. 1993 eta 1996 urte artean, Pedro Olearen Más allá del jardín eta Jose Miguel Juarezen Dile a Laura que la quiero pelikuletan parte hartu zuen, pantaila txikirako serietan agertzearekin batera. 

1999. urtean, Mararía filmatu zuen, Antonio José Betancor-ek zuzendua; film horren bitartez, Goyarako izendatua izan zen «Errebelazio-aktorea» kategorian. Handik urte batera, Amores perros etorri zen, oskarrak jasotako Alejandro González Iñarrutirena, eta «Ingelesez besteko film onena» bezala izendatu zuten Oskarrerako.  Zineman egin dituen beste lanen artean honako hauek aurkitzen dira ...