ZERBITZUEN GIDA
San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission batzordeak zinema-, telebista-, argazki- eta publizitate-ekoiztetxeen eskura jartzen du beraien filmaketak erraztera bideratutako doaneko zerbitzu pertsonalizatuen aukera zabala.
- Espazio publikoetan errodaje-baimenak izapidetzeko kudeaketa.
- Eskabidea behar bezala betetzen laguntzeko, zure eskura jartzen dizugu ekoizpen-gida.
- Eragile pribatu jakin batzuekin filmaketa-baimenak tramitatzen laguntzen dizugu.
- Zure filmaketarako kokalekua bilatzen laguntzen dizugu.
- Ikus-entzunezkoen sektoreko ekoiztetxeekin, enpresekin eta profesionalekin harremanetan jartzen. Ikus-entzunezkoen sektoreko enpresen eta profesionalen direktorioa dugu.
- Edozein filmaketa egiteko beharrezko informazio erabilgarria eskaintzen dizugu.
- Profesional gisa alta ematea.
- Jasangarritasun aholkularitza-zerbitzua.
KOKALEKUAK
Juego de tronos telesailaren lurraldea. Itsasoa eta mendia baino askoz gehiago; lurraldea txikia izanik ere, Donostia-Gipuzkoan askotariko kokalekuak ditugu. Hiriak, landa-ingurunea... filmatzeko behar duzun guztia aurkituko duzu Donostia-Gipuzkoan.
BERTAKO PROFESIONALAK
Donostia-Gipuzkoan, 25 Goya sari baino gehiago jaso dituen industria bikaina aurkituko duzu, eta IKUS-ENTZUNEZKOEN SEKTOREKO BALIO-KATE OSOA izango duzu eskura: ideiagintza, ekoizpena, postprodukzioa eta banaketa.
ZERGA-PIZGARRIAK
Sozietateen gaineko Zergan %35eko kenkaria lortzen dute Euskadiko eta Estatuko ekoizpenek, eta %45koa, euskaraz filmatzen direnek. Gure lurraldean filmatzen duten atzerriko ekoizpenek, berriz, EAEn egindako gastuen gaineko %35eko kenkaria.
UDAL TASEN SALBUESPENA
Lurraldeko udalerri batzuetan, Donostian esaterako, aparkalekuak erreserbatzeko edo bide publikoa okupatzeko tasen salbuespena aplikatzen da.