Donostiako Sustapenak, Donostiako enpresa-ekosistema babesteko estrategiarekin jarraituz, prestakuntza- eta aholkularitza-jardunaldi berri bat antolatu du, ikus-entzunezko ekoizleei, enpresei eta ikus-entzunezkoen arloko profesionalei zuzendua. Jardunaldia online izango da, urriaren 19an, 10:00etatik 11:00etara, eta ikus-entzunezko sektorean adimen artifizialaz egiten ari diren aplikazioari buruz arituko da. Teknologia horrek sektorean dituen gakoak, aukerak eta etorkizuna aztertuko dira.

Euskadiko Ikus-entzunezko Ekoizleen Elkarteak, IBAIAk, informaziojardunaldi bat antolatu du Donostiako Sustapenarekin sinatutako hitzarmenaren lankidetzaesparruan. Bertan jakinaraziko dira Gipuzkoako Foru Aldundiak ikusentzunezko industria hobetzeko onartu dituen zerga aldaketak.

Ikus-entzunezkoen sektorearen industriak gero eta argiago du jasangarritasuna sustatzen duten neurriak ezarri behar direla ikus-entzunezkoen arloko jardueretan. San Sebastian-Gipuzkoa Film Commission ildo horretan aritu da lanean 2021ean barrena, beste esperientzia batzuk aztertuz eta sektorearekin bere kezkak partekatuz, eta IBAIA Ikus  Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eman du laguntza prozesuan. Prozesu honen barnean, jarduera jasangarrien dekalogoa ere egin da, eta jardunaldian aurkeztuko da dekalogo hori. Horrez gain, ikus-entzunezkoen bi ekoiztetxek beren esperientzia kontatuko digute, jasangarritasunari buruzko benetako kasuak aurkeztuz, eta Zine Akademiak, berriz, jasangarritasuna saritzeko helburuarekin garatzen ari den zigilu berdea aurkeztuko du.

NORENTZAT: Beren nazioarteko negozioa hasi edo finkatu nahi duten donostiako Eteentzat. Nazioarteko ekoizpenei emaniko zerga pizgarriak sartzeari esker, plato gisa Espainia hautatzeko aukera aztertzen hasi ziren estudio handiak, streaming-eko plataforma globalak eta nazioarteko telebista kateak. Prest gaude lehiatzeko? Zer rol dute Film Commission-ek service enpresen aurrean? Zer tresna behar dira estrategia nazional integratua eta asmo handikoa garatzeko? Webinarraren amaieran, Gipuzkoak eskaintzen dituen aukerak azpimarratuko ditugu, bai nazioko eta nazioarteko koprodukzioentzat, bai atzerriko filmaketentzat.

Donostiako Sustapenak, Ibaiak, Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak, eta San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionek antolatutako jardunaldira gonbidatzen zaitu. Lineako saio bat izango da eta datorren ekainaren 26an ospatuko da, bertan, foru lurraldeko zerga aldaketak eta grabazioak erakartzeko izan dezaketen eragina aurkeztuko dira.

2019ko abenduan, Gipuzkoako Foru lurraldeak 57/2019 Foru Dekretua onartu zuen, abenduaren 27koa, zeinaren bitartez Sozietateen gaineko Zergaren Erregelamendua aldatzen zen kultura sustatzeko pizgarriak garatzeko, eta ikus-entzunezko zail gisa hartzeko obrek zein baldintza dituzten azalduko da ...

Donostiako Sustapenak zinemagintza, ikusentzunezko eta arlo digitaleko enpresa eta profesionalei zuzenduriko jardunaldi honetara gonbidatzen zaitu. Zure zai gaude!

La Tenencia de Alcaldía, a través de Fomento de San Sebastián, ha organizado una jornada dedicada a la transformación digital dirigida a las empresas y profesionales locales. En la sesión tomarán parte destacados expertos expertos en la materia  y, además, se presentarán dos casos prácticos que expondrán los retos a los que se están enfrentando en su transformación digital ...