Estatu mailako ekoizpen onena saritzen du, deialdi irekikoa da, eta 7.000 €-ko saria eta Film Commission kolaboratzailearentzat aipamena eskaintzen ditu. Hautagaitzak onartzeko epea ekainaren 30era arte egongo da zabalik. Sariaren helburua filmatu diren tokietako balio urbanistiko, paisajistiko, kultural eta sozialak hobekien islatzen dituen fikziozko film luzea saritzea da, eta Saria Donostiako Zinemaldiaren hurrengo edizioan emango da.

Honako baldintzak betetzen dituzten ekoiztetxe nazionalek aurkeztu ditzakete proposamenak Sarira:

  • 2021eko ekainaren 30etik aurrera ekoiztutako film luzeak (60 minutu baino gehiagokoak).
  • Beren ekoizpen edo koprodukzioen zati bat lurralde nazionalean garatu duten ekoiztetxe nazionalak izatea.
  • Estatuko Film Commission baten laguntza egiaztatua izatea.

Ekoiztetxe bakoitzak gehienez 2 film luze aurkeztu ahal izango ditu.

Sariaren helburua ekoizpen horien eszenatoki bihurtzen diren hirietan negozio- eta enplegu-aukerak sortzen dituzten ikus-entzunezko ekoiztetxeen lana saritzea da.

Donostiako Udaleko Ekonomia Bultzatzeko zinegotzigoak, Donostiako Sustapenaren bitartez eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuarekin eta lurraldeko Garapen Agentziekin lankidetzan, ikus-entzunezkoen industria sustatzen duen estrategiaren barruan kokatzen da jarduera hau, hiriaren eta Gipuzkoako lurraldearen motor ekonomiko gisa.