Pelikula filmatua izan den lekuko balio urbanistikoak, naturalak, kulturalak eta sozialak ondoen islatzen dituen film luzearen produkzio-etxeak 7.000 euro jasoko ditu eta Film Commission kolaboratzaileak 3.000 euro. Saria Donostiako 2021ko Nazioarteko Zinemaldiaren esparruan banatuko da, irailaren 24an, eta ekoizleek edo haien legezko ordezkariek ekainaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dituzte hautagaitzak. 

Aurten hamargarren edizioa izango du sariak, eta helburua da eszenatoki bihurtzen diren hirietan filmaketekin negozio- eta enplegu-aukerak sortzen dituzten ikus-entzunezko produkzio-etxeen lana saritzea. Jarduera, San Sebastian Gipuzkoa Film Commision-ek sustatzen du ( Donostiako Sustapena-Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoa eta Gipuzkoako Aldundiko Kultura Saileko elkar menpeko bulegoa). Bulego honen helburua da Donostian eta Gipuzkoan  sektore zinematografikoa eta ikus-entzunezkoena bultzatzea eta sustatzea.

Fikziozko film luzeen proposamenak San Sebastian - Gipuzkoa Film Commission Sarira aurkez ditzakete baldintza hauek betetzen dituzten ekoiztetxe nazionalek: Fikziozko film luzeen proposamenak San Sebastian - Gipuzkoa Film Commission Sarira aurkez ditzakete baldintza hauek betetzen dituzten ekoiztetxe nazionalek:

  • Beraien produkzioen edo koprodukzioen zati bat nazio lurraldean garatu duten ekoiztetxe nazionalak izatea.
  • Estatuko Film Commission batek egiaztaturiko lankidetza eduki izana.
  • Ekoiztetxe bakoitzak gehienez 2 film luze aurkez ditzake. 2019ko urriaren 1etik aurrera areto komertzialetan estreinatuta eta/edo zinema jaialdietan aurkeztuta dauden film luzeak aurkeztu daitezke.
  • Estreinatu gabe dauden film luzeak ere aurkeztu daitezke, baina kasu honetan 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoiztuak egon behar dira.  
  • Film luzeak izango dira 60 minutu baino gehiagoko iraupena duten pelikulak.